Tag Archives: eskola

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

 

amamakPortugaleten egindako bidezko merkataritza, eskulanak, kafetegi solidarioa eta argazki erakusketak azken Gabonetan zehar  Kongoko errefuxiatu zelaietan haurtzaro gogorra pasatzen ari diren neska-mutilei hezkuntza helaraztea ahalbidetu zuten.

Pasadan abenduaren 22an Portugaleteko adinekoentzako “Aspaldiko”  egoitzan merkatu solidarioa inauguratu zen. Hainbat egunetan zehar, pertsona asko hurbildu ziren egoitzan daudenen lana hurbiletik ezagutzera eta baita ALBOAN eta lan solidarioa burutzen duten beste erakunde batzuen lana ezagutzeko ere.

Aspaldikok lehen momentutik bultzatu zuen “Eskola kanpin-denda batean” kanpaina. Proiektu honen bidez ALBOANek euren borondatearen aurka desplazatutako milioika pertsonek Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Txaden eta Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan ikasteko aukera izatea lortu nahi du.

Lehen momentutik nabaritu zen Portugaleteren solidaritatea, 1300 euro bildu zirelarik.  Ondorioz, Ruanda edo Kongoko eskola baten lehen harria Portugaleten jarri zen.

Zuk ere proiektuarekin lankidetzan jardun nahi baduzu sartu “Eskola kanpin-denda batean “ kanpainaren web orrian >

Eskola bat kanpin-denda batean

cuaderno_ColegiosEUSKtx

Hemen dituzu, kanpainako material guztiak>

Kalkuluen arabera, munduan 12 milioi errefuxiatu eta asilo eskatzaile daude, Afrikan, Asian eta Ekialde Erdian nagusiki. Gainera, pertsona asko izaten dira beren etxea, auzoa edo herria utzi beharrean gertatzen direnak, muga gainditzera iritsi ez arren. Gaur egun 50 milioi pertsona daude derrigorrean lekualdatuak, jakina da 10etik 8 emakumezkoak eta haur neska-mutikoak direla. Beren etxeetatik ihes egitearen arrazoien artean daude, etnia, erlijio, ideia politiko edo gerra eta bortizkeria jazarpenak.

Eskola bat kanpin-denda batean” izenburupean, ALBOANek, proposamen pedagogiko bat aurkezten du, sentiberatze kanpaina egituran. Pertsona errefuxiatuen egoeraz eta beren hezkuntza eskubideaz sentiberatzeko kanpaina hau martxan jartzeko prest dauden ikastetxeetako irakasleei eta aisialdiko arduradun taldeei.