Tag Archives: Emakumeak

Emakume eta gizonen arteko diferentzia zifretan

Denok emakume eta gizonek soldata bera izatearen alde!

21. mendean gauden arren, oraindik emakume eta gizonen arteko berdintasun osoa lortzetik urrun gabiltza eta desberdintasun hauek nabariak dira, lan munduan batez ere. Errealitatea hor dago baina hori aldatzeko zerbait egitea gure esku dago.

Igaro den otsailaren 22a, Emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren eguna izan da, eta Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) diskriminazio salariala gure gizartean emakume eta gizonen arteko desberdintasuna sortzen duen faktore estrategikoetako bat dela gogoratu zigun.

Sartu gure Web  orrian eta ezagutu datuak>

Hego Euskal Herriko politikariak, idazleak eta milaka neska-mutiko Hezkuntza Eskubidearen alde.

Emakume eta neskatoen hezkuntzan oinarritzen den hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea bultzatzen du ALBOANek, Euskadi eta Nafarroako erakundeekin batera.

Hego Euskal Herriko 80 ikastetxe inguru, 400 irakasle pasa eta 10.000 neska-mutiko baino gehiagok berretsi dute dagoeneko beren parte-hartzea, kopuruak areagotuko badira ere eguna hurbildu ahala. SAMEk Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren babesa du, iaz egin baitzuen bat kanpaina honekin.

Neskatoen hezkuntzaren aldeko apustu sendoa egitea. Datuak!

Estatistikek erakusten digute, irakurtzen eta idazten dakiten amen umeek, 5 urtetik aurrera bizirauteko %50 aukera gehiago dutela, eta emakumearen hezkuntzan urtebete gehiagoko hezkuntzak, beren seme-alaben lehen urteetako hilkortasun aukerak gutxitzea ekartzen duela. Gainera, beren komunitateetan prestakuntzan protagonismoa hartzen duten emakumeak beren bizitzak hobeto kontrolatzeko gai dira, ikasketak baldin badituzte.

  • Munduko 759 milioi pertsona heldu, alfabetatu gabeetatik, emakumezkoak dira hirutik bi.
  • Eskolaratu gabe dauden 69 milioi neska-mutikotatik, %54 dira neskatoak.
  • Eskolara joaten diren neskatoek autoestimu handiagoa dute eta bortizkeriak jasateko arrisku gutxiago dute eta ez dira horren ahulak esplotazioaren aurrean.
  • Neskatoak hezteak eta jenero ezberdintasuna gutxitzeak demokrazia sustatzen du.