Tag Archives: euskadi

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 >

Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute.

  • ALBOANek  bere ekintza solidarioak mantendu zituen 2011 urtean 10.4 milloi eurorekin lana eginez.
  • Euskadik  bere ekarpen publikoa mantendu du Estatuarenak nabarmen behera egin duen heinean.

Egunero ikusten dugu bizi dugun krisi ekonomikoa gero eta sakonagoa dela eta gizarteko alor guztietan ari dela eragiten. Garapenerako lankidetzan lana egiten dugun erakundeok ere krisiaren ondorioak pairatu ditugu.

Finantziazio publikoaren murrizketek eta pribatuaren gutxitzeak orain artean mantendutako jardueren intentsitatearekin ezin jarraitzea eragingo du datozen urteetan. Hala eta guztiz ere, Euskadi autonomia erkideko solidarioenen artean dago garapenerako laguntza ofizialari dagokionez. Izan ere, aurrekontuen erakusten dutenaren arabera, Euskadik 2007 eta 2010 bitarteko batez bestekoa mantendu du, beste batzuk 2011 eta 2012an behera egin duten bitartean.

ALBOAN 2009 MEMORIAREN AURKEZPENA

ALBOANek, Euskal Autonomia Erkidegokoa eta Nafarroako GKEak, 2009ko MEMORIA aurkeztu du, eta bertan bere poza agertu du gero eta erakunde, entitate publiko eta pribatu eta pertsona gehiagoren laguntza jasotzeagatik.

Giltzarriak:

  • ALBOANek 9.500.000 inguruko balantzearekin itxi du 2009ko urtea. Horietatik % 81,7 nazioarteko lankidetzara zuzendu ditu, % 7 hezkuntzara eta borondatezko lanera eta % 1,6 ekintza politiko eta sareetara.
  • Administrazio publikoen laguntza % 7,5 igo da joan den urtearekiko.
  • ALBOANen elkartasun- eta lankidetza-prestakuntza joan den urtekoaren bikoitza izan da, eta 4.200 parte-hartzaile izan dira guztira-.
  • Hegoaldeko erakundeekiko harremana finkatu da, eta Erdialdeko Amerika, Latinoamerika, Asia eta Afrikako 128 erakunderekin dihardu lanean.
  • ALBOANek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 157 ikastetxe eta hezkuntza zentrorekin egiten du lan balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzeko eta, hala, etorkizunean, herritarrak konprometituagoak eta zuzenagoak izan daitezen.
  • Dagoeneko 27 dira ALBOANen kudeaketarekin fidatzen diren enpresak eta enpresaren erantzukizun sozialareko programen bidez elkarlanean dabiltzanak.
  • ALBOANen lantaldean kontratupeko 38 pertsona, 111 boluntario eta ia 8.100 emaile daude.

2010 Txostena