Tag Archives: erantzukisuna

Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

solidaridadElkartasunaren Nazioarteko Eguna (abuztuaren 31) dela-eta emandako elkarrizketa batean, ALBOAN GKEaren zuzendariak esan du elkartasunak, gutxienez, bi esanahi edo korronte dituela gaur egungo gizartean. “Sektore batzuetan, kontsumoan oinarritutako elkartasun konpultsiboago baterako joera dago, giza hondamendiek bultzatzen dutena, horiek agertzen baitira masa-komunikabideetan”, adierazi du.

Etorkizunerako joerari buruz galdetu diotenean, “beldur naiz ez ote goazen epe laburreko eraginkortasuna bilatzen duen, baina muineko arazoak benetan konpondu gabe uzten dituen, elkartasun-mota baterantz” erantzun du. Bestalde, lankidetzan ikus dezakegu beste elkartasun-mota bat, eta lankidetza horri esker, ahultasun-egoeran dauden pertsonek eta herrialdeek “garapenean aurrera egiten dute, pobrezia-egoeratik ateratzen dira, eta, hala, berdintasun handiagoko gizarte bat, bidezkoagoa eta jasangarriagoa, lortzeko arrazoiak aztertzen dira”. “Alboanek bigarren elkartasun-mota horren alde egiten du”, adierazi zuen. Informazio gehiago >