Pertsonak lehenbizi: Pertsonen %18 gutxiagori laguntzearen ondorioak

web personas“Pertsonak lehenbizi” kanpainaren barruan, ALBOANek eta Entreculturasek web berria estreinatu dute, bertan adierazten dituzte laguntza behar duten pertsonen %18a ezabatzearen ondorioak.

Proposamenaren bidez, garapenerako lankidetzaren proiektuak laguntza gabe uztearen ondorioez herritarrak kontzientziatzea nahi da. Krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz, gobernu eta erakunde asko, murrizketak egiten ari dira, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen bidez behartsuenen eskuetan uzten zituzten diru-laguntzetan.

Murrizketa hauen ondorioen kontzientzia hartzeko, 2011rako %18 gutxiago izatea espero baita, ALBOANek joko bat proposatu die internauta guztiei. Laguntzarik gabe zein pertsona utziko lituzketen aukeratzera bultzatu nahi ditu, eta klika dezatela pertsona horien irudiaren gainean eta froga dezatela, historiaz historia, zer gertatuko litzatekeen, jasotzen duten diru-laguntzarik jasoko ez balute. Gero, estatu mailako manifestua sinatzera bultzatu nahi da jendea, murrizketa hauek gerta ez daitezen.

“Pertsonak lehenbizi” kanpainak gobernuei dei egiten die, pobreziaren aurkako beren borroka sendotu dezaten, Garapenerako Laguntza Ofizialaren konpromisoak betez, eta murrizketa horiek egin ez ditzaten.

Zuk ere egin dezakezu zerbait. Ez ezabatu pertsonarik! Sina ezazu haien alde!

www.alboan.org/pertsonak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *