Ihes egin… bizia salbatzeko

Alboan ColombiaIhes egin… bizia salbatzeko kanpainaren helburua, Kolonbia eta Venezuelaren arteko mugan, lekualdatuta dauden biztanleen babesgabetasuna arintzen laguntzea da. Pertsona hauetako gehienak, konponbidea beren eskuetan ez dagoen gatazka baten biktima dira, landa inguruetatik datoz eta hirietako auzo baztertuetan bizitzen amaitzen dute. Kanpainak biztanle horiei eman nahi die:

1. Berehalako laguntza humanitarioa, lekualdatu berriak diren pertsonei edo familia-guneei. Familiari orientazioa, sendagaiak, elikagaiak, etxebizitzak alokatzeko laguntzak eta etxerako behar diren oinarrizko gauzak.

2. Arreta psikologikoa biztanleria lekualdatu eta errefuxiatuei. Etengabe bizi duten jazarpenaren eta zapalketaren ondorioz sortutako zalantza eta beldurrei erantzunak ematen saiatzea.

3. Biztanleria hauek prestatu, lege aldetik aholkua eta laguntza eman, bai herrialde barruko lekualdatu gisa dituzten eskubideak berreskuratzeko eskarien bidez, edo baita errefuxiatu gisa aitortuak izateko asilo eskaria eginez ere.

Ihes egin… bizia salbatzeko kanpaina, ALBOAN, Euskadin eta Nafarroan Jesusen Lagundiak duen GKEren proposamena da, Latino Amerika eta Kariberako Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuarekin elkarlanean.

facebook

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *