Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor dezagun. Horregatik, denbora berreskuratu nahian berriz ere denborari begira egoteko asmoa dugun honetan, gaurko eguna aukeratu nahi izan dut txoko honi izena ez ezik izana ere emateko. Egun handia da gaur gurean. ETB1en aldeko aspaldiko apusturik handiena jarriko omen da abian. Berriz ere izango da zer larruturik, seguru naiz, gutxiagorekin gehiago egitea zail izango delako. Baina orain arte ez bezelako ilusioa igertzen dut lankideen artean. Horra itxaropentsu izateko arrazoia. Bosteko puntuen zerrenda aurkeztu genuen gizarte aurrean, euskerazko katea indartu eta suspertu beharra zen oinarrizkoetako bat. Eta behingoz, ekin diogu. Larria zen egoera, eta berehala egin beharrekoa saiakera. Beraz berandu baino lehen, hitzetik ekintzetara pasa gaitezen. Ikusmina handia da, bai, baina batez ere lanerako gogoa igertzen dut. Behingoz anaia pobrea izateari utzi eta familiaren gidaritza hartzeko nahikoa arrazoi eta aski indar baduela erakutsi nahi duenaren gogoa eta grina. Gero gerokoak, baina abiapuntua ez da batere makala. Zorte on gaur urduri diren lankide guztiei, eta jakizue, bidean lagun izango gaituzuela.

denokbatera

2 thoughts on “Denok batera!

  1. ibai

    Bejondeizuela eta animo ba, Urko, bai zuri bai zure lankideei!

    Egia esan, oso telebista zalea ez naiz, baina Itxura ona du parrila berriak eta pozgarria benetan ahalegina.

    Eta emaitzak hasiera batean esperotakoak ez baldin badira, ez etsi, hori da-eta bidea!

    Bidenabar, nor berak bere kuttunak ditu-eta, ahal bada esan Tumatxak programan dabiltzanei bikain bikaina ateratzen zaiela, hasi eta buka, diseinu, aurkezle eta gidoi, eta zer esanik ez, Irazokirena aurkikuntza bedeinkatua izaten da!

    Zain gaude bertsioen bilduma noiz aterako, hori izango da diskazoa hori!

    Reply
  2. Pingback: Azatzak 72: Tumatxak - Garaigoikoa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *