Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Ewan McGregor, inoiz ez gazteegia bizitza osoko saria jasotzeko

Oliver Stonek jasoko duen Donostia Sari berezia jakin eta berehala ezagutu dugu zein izango den edizio honetako bestea: Ewan McGregor aktore eskoziarra. 41 urterekin saritun gazteena izango da. Gazteegia ematen du aktoreak ibilbidea osoa saritzen duen iruditxoa jasotzeko. Baina  Zinemaldiaren esanetan, bere belaunaldiko aktore onenetakoa da eta genero eta estilo askok landutakoa. McGregor “Star Wars” sagako Obi-Wan Kenobi gaztea dugu,… Read more →

Oliver Stone, Zinemaldiako lagun zaharra sarituz

Oliver Stone, Zinemaldiako lagun zaharra sarituz

And the Donostia Saria goes to … Oliver Stone zinegile estatubatuarrak jasoko du Donostiako zinemaldiak zineman egindako ibilbideagatik ematen duen iruditxoa. Berezia izango da. Zinemaldiak 60 urte betetzen ditu eta 60 Urteurren Donostia Saria Stoneri ematea erabaki dute. Batzuek irregulartzat jo dute Stone baina ibilbide luzea du ezbairik gabe. Zuzendari, produktore, aktore eta gidogile lanetan dozenaka filmetan parte hartu du…. Read more →

Izarren itzalpean - Zinemaldiaren koprodukzio foroak (I)

Izarren itzalpean – Zinemaldiaren koprodukzio foroak (I)

Donostiako zinemaldira etorriko diren aktore ezagunen zain izaten dira askok. Izen handi batzuk ezagutzera eman dituzte jada hilabete falta denean 60. edizioa hasteko. Izar horien itzalak ilunpean uzten ditu zinemaldiko hainbat ekitaldi. Zinemaldia merkatu ona da; bukatutako pelikulak saltzeko eta proiektu direnak burutuko direla bermatzeko. Zinemaldiaren foro eta topaketetan lortzen da hori. Foro horien artean, zaharrena Lau Haizetara da. Duela zortzi… Read more →

Lau izen handi Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofiziala osatzeko

Asko indartu da Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioko Sail Ofiziala, gaur ezagutzera eman dituzte lau izenekin, lehiatuko diren lau zuzendariekin. Horien berri izan eta berehala kritikoren bat Urrezko Maskorra nork irabaziko duen iragarri du.   Izan ere, Laurent Cantet azken urtetan sortu den zinegile onenetakoa da. Cantetek Donostiako zinemaldira “Foxfire”, neskak eta pobreak izateagatik irainak sufritzen duen mendeku talde baten istorioa… Read more →

Aurtengo Horizontes Latinos, trebatutako latindarrak

Donostiako zinemaldia sailak osatzen ari da. Azkena gaur bertan, Horizontes Latinos. Argentina, Mexiko, Txile, Brasil, Uruguay edo Kolonbiako pasaportedun 12 zinemagile lehiatuko dira zinemaldian gero eta garrantzi gehiago duen sail honetan. Entzute handia hartzen ari den adibide da Carlos Reygadasen azken filma, “Post Tenebras Lux” filma lehiatuko dela. Zinegile mexikarrak izen handia du nazioartean eta film honekin Zuzendari Onenaren saria… Read more →

Sail ofizialean, errepikatzaileak eta emakumeak

Mokau txikitan ezagutzen ari gara Donostiako Zinemaldiko 60. edizioan lehiatuko direnak. Pasaden astean film espainiarrak ezagutzera eman ondoren, gaur Sail Ofizialean izango diren beste bost film iragarri ditu zinemaldiak. Hiru kontinente, zinemaldiko bi ezagun eta bi emakume arituko dira lehian. Urrezko Maskorra eskuratzen saiatuko dira berriz Carlos Sorín argentinarra eta François Ozon frantziarra. Sorin oso ezaguna da gurean, aurretik hiru… Read more →

Zinemaldia, Espainiako zinemarentzat atari

Madrilera, Espainiako Akademiara hurbildu da Donostiako Zinemaldia 60. edizio honetan izango dituen espainiar filmeen berri emateko. Azken batean Donostian salbu zinegile espainarrek ez dute aukera haundirik A mailako zinemaldian parte hartzeko. Naomi Watts eta Ewan McGregor protagonista dituen “Lo Imposible“, Juan Antonio Bayonaren bigarren filma Venezian izango zela uste zuten askok. Espainiarren itxaropen nagusiena zen tsunamiaren ezinegona erretatzen duen filme… Read more →

Confianza online