Oliver Stone, Zinemaldiako lagun zaharra sarituz

And the Donostia Saria goes to …

img_16054

Oliver Stone zinegile estatubatuarrak jasoko du Donostiako zinemaldiak zineman egindako ibilbideagatik ematen duen iruditxoa. Berezia izango da. Zinemaldiak 60 urte betetzen ditu eta 60 Urteurren Donostia Saria Stoneri ematea erabaki dute.

Batzuek irregulartzat jo dute Stone baina ibilbide luzea du ezbairik gabe. Zuzendari, produktore, aktore eta gidogile lanetan dozenaka filmetan parte hartu du. 25 zuzendu ditu, besteak beste, Fidel Castrori buruzko bi dokumental. 40 sari baino

Fidel Castrori buruzko bi dokumental. 40 sari baino gehiago jaso ditu, esaguratsuenak gogoratu arren, Oscar-a hirutan, Zuzendari Onenagatik bitan jaso du – “Platoon” (1986) eta “Born on the Fourth July – “Nacido el 4 de Julio” (1989) – eta beste batean, gidoigile modura – Alan Parkerrek zuzendutako “Midnight Express” – “El Expresso de Medianoche”-.

Stone Zinemaldiaren “lagun zahar” horietakoa da. 1986an zinemaldiak Belodromoa estreinezko erabiltzen hasi zuenean, Stonen “Salvador” drama politikoa inauguratu zuen pantaila erraldoi hura. Ertamerikako herri horretako egoera istilutsua jasotzen du filmak. Zine zuzendaria bera egon zen Belodromoan eta han sortu zen auzoko zine giroa ikusi. Gaiztoa txistuz hartzen zuen publikoak eta pantailan hiltzen dutenean txalotu zuten ikusleek. Stonek hain gustura bizi izan zuen saio hura non beste hirutan etorri da Donostiako zinemaldiara eta horietako bitan pelikula Belodromoko pantaila erraldoian eman dezatela eskatu.

Saria emateko hilabetea falta denean ezagutzera eman du zinemaldiak berria. Agian bestelako zurrumurru bat barra barra zebileko. Kritiko ezagun batek John Travoltak saria jasoko zuela esan zuen. “Savages” parte hartzen duen pelikula zinemaldian emanaldi berezian emango zutela jakin zenean argitaratu zuen Travoltaren zurrumurrua. Pelikula eta aktorea, biak izango dira bai Donostian baina zinemaldiak aktorea ez baina film horren zuzendaria, Oliver Stone, sarituko du. Travolta eta Stonez gain, Benicio del Toro etorriko da gurera.

Glamourrean beste koska bat.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply