Azken urteetan Zinemaldiko eskaintza zabalean gida moduko bat prestatzen ohi dut. Cannes eta Berlineko zinemaldietan ikusi eta gustatu zaizkidan filmeen gomendioa izaten da. Tarteka fidagarri diren lagun kritikoek beste zinemaldietan ikusi eta goraipatu dituztenak sartzen ditut. Hemen hirugarren atala duzue. Eta hasteko aurreko iruzkina ixten zuen TOTEM bezala HORIZONTES LATINOS sailean lehiatuko diren bi:

EL ECO. El Salvadorren jaio baina, errefuxiatu, Mexikon koskortu eta zinegile egin den Tatiana Huezoren ibilbidea ia hasieratik jarraitu dut. Eta film bakoitzearekin gora egiten ari den zinegilea iruditu zait. Horregatik min eman zidan Berlinalen aurkeztu zuen azken hau galtzea. Are gehiago jakinda Berlineko Sail Ofizialean sartzea merezi zuela. Ez zen hala izan baina bi sari eskuratu zituen zinemaldi horretan. Lehiatzen zeb ENCOUNTERS saileko zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Huezok eta zinemaldiko dokumental onena iritzi zioten. El Eco Mexiko iparraldeko urruneko herri bat da, lehorteak eta neguak kolpatuta. Bizitza gogorra, gutxirekin konformatu behar dute lan eta seme-alaba soberan dituztenek. Han neskatoek aiton-amonak eta ardiak zaintzen dituzte. Haurrek lehen egunetik aurrez aurre ezagutzen dute heriotza, gaisotasuna, maitasuna, intimatatea. Bizitzaz eta hazteaz ari zaigu dokumental ederrak. Banatzailea badu ere, oraindik ez dago merkatal estrenaldirako datarik.

LOS COLONOS. Canneseko UN CERTAIN RÉGARD sailean ikusi zuten askok txalotu zuten Felipe Gálvez Haberle txiletarraren bigarren luzea, western txiletar hau. Ondorioz, ikusi beharreko nire zerrendan sartu dut. XIX. mendearen hasieran. José Menendez lurjabe aberats batek (Alfredo Castro) Segundo mestizoa (Camilio Arancibia), MacLennan kapitain britaniarra (Mark Stanley) eta Bill mertzenario estatubatuarra (Benjamin Westfall) kontratu ditu bere jabetzaren perimetroa mugatzeko. Baina hirukote honek ‘erasoaldi zibilizatzailea‘ bihurtuko du bidaia, Onak, Suaren Lurraldeko natiboak ehizatuz. Gaur egunean oihartzuna duen istorioa klasikoa. Cannesen bere saileko kritikaren FIPRESCI saria jaso zuen, oso sendoa izan zen sailean gainera eta Txilek Oscar sarietara bidaliko duen filma izango da. Urrian estreinatuko da gure pantailetan.

PAST LIVES. Urtarrilean Sundanceko zinemaldian arrakastaz estrenatu ondoren, Celine Song kanadiar-korearen opera prima ikusteke zerrenda zegoen. Zoritxarrez Berlinaleko Sail Nagusian ere galdu nuen. Eta orain Zinemaldian ikusteko irrikitan nago. Are gehiago Mark Kermode kritikari britaniar entzutetsuak Wong Kar Wairen ESPERANDO AMAR eta Linklaterren ANTES DE … trilogiaren arteko zerbait dela esan ondoren. Nora (Greta Lee) eta Hae Sung (Teo Yoo) lagun minak dira txikitatik, baina banandu egingo dira Noraren familia Kanadara emigratzen duenean. Hamabi urteren geroago, Hae Sungk Nora sare sozialen bidez kontaktatzen du. Baina beste 12 urte pasako dira, berriz aurrez aurre aurkitzen diren arte. Euren bizitza eta eurak zeharo aldatu badira, txikitako konexio hori jarraitzen du. Denek txalotu duten Song zuzendaria bera Donostian izango da filma aurkezteko. PERLAK sailean ikusiko dugun filma azaroaren 1ean estreinatuko da Espainiako zine aretoetan VIDAS PASADAS izenburupean.

LA MEMORIA INFINITA. Sundancen arrakasta lortu zuen bat, dokumental onenaren saria, eta ia hasieratik jarraitu eta maite izan dudan zinegilea. Maite Alberdi txiletarrak bihotza urratzeko boterea du, dokumental sozialekin. Hemen EL AGENTE TOPO zoragarriarekin izan genuen, Txilek Oscar sarietara bidali zuen pseudodokumentala. Orain memoria galera arakatzen du dokumental berri honekin. Augusto Góngora eta Paulina Urrutia 25 urte daramate elkarrekin. Augustori diagnostiko beldurgarria eman zioten duela 8 urte: Alzheimerra du. Paulina noiz utziko du ezagutzen egunaz beldur dira biak. Alberdi gure artean egongo da dokumentala aurkezteko. Datorren urteko otsailean estreinatuko da.

LA SOCIEDAD DE LA NIEVE. Eta Txilen gaudela aipatu ere Hego Konoko herri hori markatu zuen trajedia gogora ekarri duen filma. J.A. Bayonaren bosgarrena lehiaz kanpo hautatu zuten Veneziako zinemaldian. Eta bertatik datorkigu PERLAK sailera. Bayonaren onena omen da Espainiako kritiko eta industriako aditu askoren esanetan. Badira ere kontrakoa diotenak. 1972an nazioarteko rugby partida bat jokatu behar zuen talde bat eraman behar zuen Uruguayko Aire Armadako abioi batek. Andeetan istripua izan eta abioko 45 lagunetik 29 bakarrik bizirik atera ziren. Tartean, bizirik irauteko muturreko neurriak hartu zituztela. Mentura hori VIVEN liburuan jaso zen eta izen bereko film batean. NETFLIXerako egindako film honetan bere begirada eman dio Bayonak. Donostiara etorriko da aurkeztera. NETFLIXek udazkenean estreinatuko da ondoren, agian istripua izan zen dataren inguruan.
HURRENGO ATALEAN: IO CAPITANO, MEMORY, AKU WA SONZAI SHINAI/EVIL DOES NOT EXIST, ORLANDO MI BIOGRAFIA POLÍTICA, QUITTER LA NUIT eta beste batzuk
Please comment with your real name using good manners.