Izarren itzalpean – Zinemaldiaren koprodukzio foroak (I)

Donostiako zinemaldira etorriko diren aktore ezagunen zain izaten dira askok. Izen handi batzuk ezagutzera eman dituzte jada hilabete falta denean 60. edizioa hasteko. Izar horien itzalak ilunpean uzten ditu zinemaldiko hainbat ekitaldi. Zinemaldia merkatu ona da; bukatutako pelikulak saltzeko eta proiektu direnak burutuko direla bermatzeko. Zinemaldiaren foro eta topaketetan lortzen da hori.

Foro Logo 2012

Foro horien artean, zaharrena Lau Haizetara da. Duela zortzi urte sortu zuen IBAIAk, Euskal Ekoizleen elkarteak, Europako eskualde desberdinetako ekoizleen arteko koprodukzioa sustatzeko. Egun dokumental arloan koprodukzioa sustatzeko. Ekoizleez gain, hainbat telebistek parte hartzen dute jardunaldi honetan.

Aurten irailaren 28an egingo den ekitaldian 11 proiektu eztabaidatuko dituzte. Horien artean gai ezberdinak: esaterako Elkanoren bidaia aztertu nahi duena, Tibet inguruko ezkutuko erregio bat ezagutzera eman nahi duena, zoriontasuna bilatzeari ekingo diona edota bideokontsolei eta ordenagailu zaharrei esker musika egiten dutenen berri eman nahi digun dokumentala.

Dokumental bat egitea eta batez ere finantziazioa lortzea ez da erraza. Donostian aukeratutako proiektu batzuk beste zinemaldi batzuetako foroetan izan dira. Esaterako emakumezko kirolari afgandarren inguruko dokumental proiketua Cannesen aurkeztu zuten. Laguntza lortzeko aukera berria irailaren 28an Donostiako Zinemaldiaren “Lau Haizetara” foroan.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Izarren itzalpean – Zinemaldiaren koprodukzio foroak (I) #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/vDmsT8hw

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online