Gure altxorra: hobbitaren zain

hobbit

Hemen da berriz. J.R.R.Tolkien idazleak imaginatu zuen ipotx, monstruo eta aztien mundua berriro film batean irudikatu du Peter Jacksonek. “Eraztunen Jaunaren trilogia irudietan eman ondoren, New Zealandako zuzendariak berriz heldu dio hobbiten munduari. “The Hobbit: An Unexpected Journey” filma trilogia berri baten lehena da. Zaleek irrikitan espero zuten eta atzo estrainatu da Wellingtonen, Zeelanda Berriko hiriburuan. Bertan izan ziren sagako aktore ezagunak: Cate Blanchett, Orlando Bloom eta Elijah Wood, besteak beste.

Jacksonen herrian, Zeelanda Berrian eromena izan da. Posta zerbitzuak Tolkienen gaiari lotutako zigiluak atera ditu, dirua, billeteak kaleratu dituzte baita irudi horiekin. Hiriburua, Wellington ere izenez aldatu dute egun hauetarako: Tolkinek imaginatutako kontinentearen omenez, Erta Lurraren Erdigunea” izango da. Seinale hori ikusiko dute gainera Wellingtoneko aireportura iritsiko diren bidaiariek. Hori eta 13 metroko Gollum erraldoi bat.

Ez da baina lehen aldia altxorraren bila monstruoaren irudi bat aireportuan jartzen dutela. Hegazkinetan sartzeko pasiloi baten gainean ikusi nuen nik, “Eraztunen Jauna”ren trilogiaren ondoren, ia duela 10 urte. Kuriosoa da Zelanda Berriak Jacksonek egindako filmeekin duen harremana. “The Lord of the Rings” filmatu zutenean natura babestearekin oso kezkatua den gobernuak lekuak zeuden bezala uzteko eskatu zion. Baina zaleek kontrakoa behartu zuten. Komunitatea irudikatzeko zuten herrixka bisitatzen hasi ziren eta leku turistikoa bilakatu zuten. Trilogiak ia 30 miloi euroko dirutza utzi zuen Zelanda Berrian.

Horregatik agian, ekar ditzakeen dibisak kontutan edukiz oraingoan Zelanda Berriko gobernuak aurrea hartu eta ongietorria egin dio hobbiten trilogia berriari. Air Zealand konpainiak bere segurtasun bideoan eta guzti, hartu du hobbiten mundua kontutan.


Wellingtonen atzo izan zuten filma ikusteko aukera. Munduko hainbat lekutan abenduaren erdirarterarte itxaron beharko dugu. Frantzian 12an estreinatuko da, Espainian 14an. Gabonetako filma izateko borondatearekin, ezbairik gabe.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    The Hobbitaren zain RT @eitbcom: Gure altxorra: hobbitaren zain #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/VmlmOjiE

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online