Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen

Egunotan Londreserako bidaia prestatzen ari bazara, eginbeharreko zerrendetan ez ahaztu hauxe: joan Victoria & Albert Museora eta Hollywoodeko jantzien erakusketa ikusi. Ez da merkea. 16 libera (20 bat euro) ordaindu beharko dira. Baina 100 bat jantzi dituen erakusketak zinezaleak edota hobe esanda mitomanoak asetu ditzake. Niri hori iruditu zitzaidan ikusi nuen lehen gauza “Haizeak eraman zuena” (Gone with the wind) filmean Scarlett O’Hara txirotu batek etxeko gortinekin atontzen duen soineko berdea ikusi ondoren. Harri eta zur geratu nitzen.

Erakusketa hiru ataletan dago antolatuta. Lehenengoan aurkezpen moduan filmetako disenatzaileek nola heltzen dioten jantziak sortzeari kontatzen da. Besteak beste, Scarletten soinekoaz gain, Indiana Jonesen irudia lortzeko nondik atera zituzten gaiak kontatzen dute: 2. mundu gerrako pilotoen jaka, edota arotzek asko maite dituzten botak. Epokako filmeak grabatzeko, margoek izaten dira informazio iturria. Esaterako “Maria Antonieta” filmean garai horretako gorteko margolariaren lanetan agertutako jantziak kopiatu zituzten.

Pelikula desberdinen bertsioak ere agertzen direnez, aukera dago ere disenatzaile desberdinek eta garai desberdinetako ekipoek nola heltzen dioten pertsonai berdina erretratatzeari. Esaterako, goian dugun argazki honetan, Ingalaterrako Isabel I erreginaren pelikula eta jantzi desberdinak ditugu. Arreta ematen du Cleopatra nola irudikatu du Hollywoodek, Egiptoko erregina hura Claudette Colbert edo Elizabeth Taylor izan. Polita ere generoen errepasoa egiteko jantzien alboan agertu diren pelikulen zatiak bideo batean eman izana. Bigarren aretoan deigarria ere, disenatzaileak ez duela bakarrik lan egiten aditzera ematen dutela. Disenatzaileak zuzendariarekin batera lan egin behar du eta janzten dituen aktoreekin. Eta horretarako Gangs of New York jantzi zuen disenatzaile eta Martin Scorcese zuzendarien arteko elkarrizketa bat ikusteko aukera dago. Aktoreei dagokionez, Meryl Streep eta Roberto de Nirok erabilitako hainbat jantzi eta horien historia kontatzen da.

Baina ikusle askorentzat areto interesgarriena hirugarrena izan daiteke. Finale ezizenaren pean, mitoa bilakatu diren dozenaka jantzi ikusi ditzakegu. The Seven Year Itch(La Tentacion Vive En el Piso de Arriba) filmean Marylin Monroeren soineko zuriarekin hasita, Supermanen likrazko trajearekin jarraituz edo Ozeko Aztian Dorothyren soineko eta oinetako gorrietaraino. Zinezaleen txundidurarako 100 bat jantzi erakusten duen mostra honetan zaharrena Charloten traje beltza, bonbina eta guzti. Berriena, Euskadin edo Nafarroan oraindik estrenatu gabe dagoen Anna Karerinaren bertsio berriko soineko bat.

Esandako, Londresetik bazaudete, ez galdu aukera. Victoria and Albert Museumean duzu zuen erakusketa. Hollywoodeko jantzien erakusketa.


.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Pantaila Haundian atala RT @eitbcom: Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/kZvEgW3M

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen http://t.co/ROrLvvwn @KristinaZA

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online