Lau izen handi Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofiziala osatzeko

Asko indartu da Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioko Sail Ofiziala, gaur ezagutzera eman dituzte lau izenekin, lehiatuko diren lau zuzendariekin. Horien berri izan eta berehala kritikoren bat Urrezko Maskorra nork irabaziko duen iragarri du.

 

Izan ere, Laurent Cantet azken urtetan sortu den zinegile onenetakoa da. Cantetek Donostiako zinemaldira “Foxfire”, neskak eta pobreak izateagatik irainak sufritzen duen mendeku talde baten istorioa ekarriko du. Joyce Carol Oatesen nobelaren bertsio bat da, jada 1996an zineman beste bertsio bat izan zuena. Lau urtez produkziorik izan gabe, askok irrikitan espero zuten Cantetek ingelesez errodatu duen lehen filma. Cannesen lehiatuko zela espero zen baina ez zuen garaiz bukatu. Orain gurean lehiatuko da, Torontoko zinemaldian, lehiaz kanpo, estrenatu ondoren.

Cantet Donostian ederki ezagutzen dugu. Zuzendari Berrien saria jaso baitzuen 1999an. Ezaguna da ere Bahman Ghobadi. Zinegile irandarrak bitan irabazi du Urrezko Maskorra. Hirugarrenez iruditxoa lortzeko “Fasle Kargadan” (edo “Errinozerontearen Garaia”) ekarriko digu, 30 urtez preso egon den poeta kurdu-irandar baten borroka emaztea berreskuratzeko. Protagonistak Irangon zineman mitoa den Behrouz Vossoughi eta Monica Belluci dira.

 

Le Capital : photo

Oscarra irabazi eta Cannesen eta Berlinen sariak jaso ditu Costa-Gravas Grezian jaio eta Frantzian lan egin duen zinegileak. Kapitalismoaren kritika zorrotza, “Le Capital” (Kapitala) ekarriko du Donostiara, Toronton estrenatu ondoren.

Eta Hollywooden ibili ondoren, Lasse Hallström zinegilea, Suediara, etxera itzuli da “The Hypnotist” (Hipnotizatzailea) filmatzeko. Lars Keplerren liburu bat oinarri du thriller sikologiko honek eta hipnosia erabiltzen duen sikologo eta detektibe baten piurak kontatzen dizkigu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Lau izen handi Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofiziala osatzeko #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/thFqs3go

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online