Sail ofizialean, errepikatzaileak eta emakumeak

Mokau txikitan ezagutzen ari gara Donostiako Zinemaldiko 60. edizioan lehiatuko direnak. Pasaden astean film espainiarrak ezagutzera eman ondoren, gaur Sail Ofizialean izango diren beste bost film iragarri ditu zinemaldiak. Hiru kontinente, zinemaldiko bi ezagun eta bi emakume arituko dira lehian.

Urrezko Maskorra eskuratzen saiatuko dira berriz Carlos Sorín argentinarra eta François Ozon frantziarra. Sorin oso ezaguna da gurean, aurretik hiru aldiz parte hartu baitu Zinemaldian eta hirutan saria jaso. Sorinek berriro pertsonaia Patagonian kokatzen du. Kasu honetan, arrantzua desintoxikatze modura erabiltzen duen alkoholiko ohia. Ozonen hirugarren partehartzea izango da. “Dans la maison” pelikulan irakasle eta ikasle baten arteko harremana itxurikatzen da, non fikzioa eta errealitatea nahasten diren. Pelikula lehendabizi Torontongo zinemaldian izango da lehian.

Saritua dator, beste zinemaldietan, Emily Tang txinarra. Bere hirugarren filmarekin “All apologies” zinemaldian estreinatuko da. Auto istripu batean semea galdu duen emakumeak harrapatu duen gizonaren emazteari beste seme bat eskatzen dio. Bigarren emakume bat lehiatuko da Maskorragatik. Barbara Albert austriarrak norberaren identitatea eta Bigarren Mundu gerra aztertu ditu “The Dead and the Living” filman.

Eta gaur iragarri duten bosgarren pelikula polemikan sortu da. “L’attentat” Yasmina Khadra idazlearen salmenta haundiko liburua izan zen. Bertan Arabiar jatorriko israeldar mediku baten dilema kontatzen zen. Dilema emazteak 19 lagun hilko duen atentatu baten egilea baita. Ba, Hollywoodek zinemara pasa behar zuen istorio hori. Baina idazleak maite ez zuen aldaketa bat sartu eta honek Ziad Doueiri libandarrari utzi zion zinemazko bertsioa. Donostian baina lehen Toronton izango da ikusgai.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Sail ofizialean lehiatuko diren 5 film iragarri zinemaldiak RT@eitbcom:Sail ofizialean, errepikatzaileak eta emakumeak http://t.co/cSwYgJh6

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Sail ofizialean lehiatuko diren 5 film iragarri zinemaldiak RT@eitbcom:Sail ofizialean, errepikatzaileak eta emakumeak http://t.co/cSwYgJh6

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online