Ewan McGregor, inoiz ez gazteegia bizitza osoko saria jasotzeko

Oliver Stonek jasoko duen Donostia Sari berezia jakin eta berehala ezagutu dugu zein izango den edizio honetako bestea: Ewan McGregor aktore eskoziarra. 41 urterekin saritun gazteena izango da.

Gazteegia ematen du aktoreak ibilbidea osoa saritzen duen iruditxoa jasotzeko. Baina  Zinemaldiaren esanetan, bere belaunaldiko aktore onenetakoa da eta genero eta estilo askok landutakoa.

McGregor “Star Wars” sagako Obi-Wan Kenobi gaztea dugu, preso homosexual eta sentikorra “I Love You Philips Morris” komedian edo eta kantari ikusi dugu Nicole Kidmanekin batera “Moulin Rouge” filmean. Azken honi esker Donostiako Zinemaldira etorri zen estrainekoz aktorea. Irriparre jolaskorra duen antzezleak Woody Allen, Ridley Scott, Todd Haynes eta Roman Polanski zuzendariekin, besteak beste, aritu da. Duela gutxi arrakasta lortu du “Salmon Fishing in Yemen” filmarekin. Bertan Lasse Hallström zinemagileak zuzentzen du. Agian biak Donostian elkartuko dira berriz, Hallströmek Sail Ofizialean parte hartuko baitu.

Danny Boyle zuzendariarekin egin du lan gehien. Berak ezaguna egin zuen “Trainspotting”-eko drogazalea eskeini zionean. Boylekin “A Tumba Abierta” eta “A Life Less Ordinary” ere egin ditu. Azken honi esker sari garrantzitsu bat jaso zuen McGregorrek. Baina antza bien arteko lankidetza bukatu zen “The Beach” nobela adaptatzeko eskatu zioenean aktoreak zuzendariari. Filma Leonardo Di Caprio protagonista izan zuen. McGregorrek oraindik ez du Boyle barkatu.

Donostia Saria irailaren 27an emango diote. Saria jaso eta ondoren Juan Antonio Bayonaren “Lo Imposible” ikusteko aukera izango dugu, Europan
estrainekoz. Benetako gertakizun bat kontatzen du filmak. Tailandian tsunamia bizi eta gainditu zuen famlia baten istorioa. Naomi Watts bikote duela aitaren papera egiten du Ewan McGregorrek.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Ewan McGregor, inoiz ez gazteegia bizitza osoko saria jasotzeko #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Vaa6WeMf

  2. EITB Kultura
    EITB Kultura at |

    RT @eitbcom: Ewan McGregor, inoiz ez gazteegia bizitza osoko saria jasotzeko #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/M6CzKPd4

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online