Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Eguberria gure zine klubetan

Eguberriko oporrak iritsi dira. Gure zine klubetan opor gutxi baina bai egitarau bereziak. Batzuek dokumentalak emateko aprobetxatuko dute, beste batzuek film laburren saio berezia egiteko eta gabonetako zinema deritzan zikloa egiteko hartu dute hirugarren batzuek. Lapurdiko Urruñako Itsas Mendi aretoan ostiraletik eta igandea bitartean Gabonetako Zinema deituriko mini zikloa eman dute. “Merlin“, “Errauskine“ eta gabonetako filmaren adibide sendoena, Franck Capraren… Read more →

Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen

Egunotan Londreserako bidaia prestatzen ari bazara, eginbeharreko zerrendetan ez ahaztu hauxe: joan Victoria & Albert Museora eta Hollywoodeko jantzien erakusketa ikusi. Ez da merkea. 16 libera (20 bat euro) ordaindu beharko dira. Baina 100 bat jantzi dituen erakusketak zinezaleak edota hobe esanda mitomanoak asetu ditzake. Niri hori iruditu zitzaidan ikusi nuen lehen gauza “Haizeak eraman zuena” (Gone with the wind)… Read more →

Gure altxorra: hobbitaren zain

Gure altxorra: hobbitaren zain

Hemen da berriz. J.R.R.Tolkien idazleak imaginatu zuen ipotx, monstruo eta aztien mundua berriro film batean irudikatu du Peter Jacksonek. “Eraztunen Jauna“ren trilogia irudietan eman ondoren, New Zealandako zuzendariak berriz heldu dio hobbiten munduari. “The Hobbit: An Unexpected Journey” filma trilogia berri baten lehena da. Zaleek irrikitan espero zuten eta atzo estrainatu da Wellingtonen, Zeelanda Berriko hiriburuan. Bertan izan ziren sagako… Read more →

Bilbotik Pasaira, zinemaz gozatu

Kasulitatea edo, azaroa oparo datorkigu zinema erakustaldiaz. Ohiko estrenaldiez gain, bi zinemaldi ari dira egiten une hauetan gurean, Bilboko Zinebi eta Pasaiako Ikuska. Donostiatik gertu dagoen herri marinel horretako,Pasaiako film laburren 14. edizioa arratsaldean hasiko da gaur, umorezko eta emakumeen inguruko film laburren sorta banarekin. Ostiral bitartean bestelako generoak ikusiko dira: asteazkenean beldurrezko filmen hautaketa bat izango da udal euskaltegiko… Read more →

Zinebi, Bilboko zinemaldi osasuntsua martxan

Ez dauka Donostiako Zinemaldiak duen glamourra. Baina Bilboko zinemaldiak ia Donostiakoak dituen edizio kopuru bera du. Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburraren zinemaldiak 54 edizioa bihar zabalduko du, Arriaga Antzokian. Aurten Infoworld atala estreinatu dute, lehiaketaz kanpo ikusiko diren nazioarteko 21 film laburrez osatua. Berria ere Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalen ikuspegia, hainbat zinemalditan ikusitako 12 film dokumentalak…. Read more →

Europako Zinema Sevillan, zinemaldiko sarituak

Eta sarituen artean, euskal enpresa bat. Bidasoaldeko Dibulitoon produktorak egin baitu Madrilgo Milimetros enpresarekin batera “El Corazón Del Roble” animaziozko filma, umeen publikoaren saria jaso duen filma. Aldaketa klimatikoa sorburu narratiboa duen filmak Sevillako umeak eta nerabeak txunditu zituen. Eurek aukeratu zuten Europako hainbat film artean umeen pelikula onena. Giraldillo Junior jaso duen pelikula hau urtarrilaren 18an estreinatuko da. Azaroaren… Read more →

Zinemaldietako sarien piurak.

Zinemaldietan saritutako bi filmak ditugu orain gure pantailetan, pantaila handietan. Asteburu honetan estreinatu da Espainia osoan Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen filma, “Dans La Maison”. François Ozon zuzendariak gidoi onenaren saria ere jaso zuen Donostian film honengatik. Hegoaldeko zine aretotan baino lehen, pelikuaren etxean, Frantzian eta Belgikan eta Holandan estreinatu zen thriller hau. Irakaskuntzaz gogaitutako irakasle bat eta bere… Read more →

Europako zinema Sevillan ikusgai

Egunotan martxan dago gero eta indar handiago hartzen ari den zinemaldia da. Sevillako Europear Zinemaldiak 11 urte bete ditu eta eraberrituta dator aurten. Xijoneko zinemaldi entzutetsuak kanporatu zuen zuzendariak , Jose Luis Cienfuegosek hartu baitu zuzendaritza. Cienfuegosek kargua hartzerakoan argi utzi zituen bere helburuak: Sevillako Zinemaldia publikora gehiago hurbiltzea eta Europan egiten ari den egile zinema defendatzea. Publikoaren onurako, sarrerak 3… Read more →

Confianza online