Zinemaldia, Espainiako zinemarentzat atari

Madrilera, Espainiako Akademiara hurbildu da Donostiako Zinemaldia 60. edizio honetan izango dituen espainiar filmeen berri emateko. Azken batean Donostian salbu zinegile espainarrek ez dute aukera haundirik A mailako zinemaldian parte hartzeko.

Naomi Watts eta Ewan McGregor protagonista dituen “Lo Imposible“, Juan Antonio Bayonaren bigarren filma Venezian izango zela uste zuten askok. Espainiarren itxaropen nagusiena zen tsunamiaren ezinegona erretatzen duen filme hau. Baina azkenean “El Orfanato” beldugarriaren zuzendariak Donostian aurkeztuko du lana, lehiaketaz kanpo. Eta ez litzateke arraroa protagonistaren batekin agertzea. Lehiaketaz gain “The Pelayos”en sortzailearen, Eduard Cortesen azkena ere, “Atraco” eskainiko da.

 

Lehiaketan lau filma izango dira: Fernando Truebaren “El Artista y La Modelo”, Pablo Bergerren “Blancanieves”, Javier Rebolloren “El Muerto y Ser Feliz” eta Sergio Castellittoren “Venuto Al Mundo”. Lehen biak zuri-beltzean eta irrikiaz espero zituzten zine kritikoek. Berger bilbotarrak Edurnezuriaren ipuina Espainia Hegoaldeko 1920ko hamarkadara ekarri du. Trueba beteranoak eskarmentua duten Claudia Cardinale eta Jean Rochefort deitu ditu okupatutako Frantzian, Espainiako errefuxiatu gazte eta artista baten istorioa kontatzeko. Rebolloren hirugarren partehartzea izango da Donostiako zinemaldia. Castellittok errepikatu du Penelope Cruzekin. Ingurutako Sarajevo bat utzi duen emakumearen papera hartu du aktore espainiar ezagunenetakoak. Askok gaur bertan, zinemaldia hasi gabe, Zilarrezko Aktore Onenaren Maskorra eskatu dute Cruzentzat.

Zuzendari Berrien lehiaketarako espainiarren hiru zinta aukeratu ditu Zinemaldiak. Eta espainiartzat jo ditu Zabaltegiko berezietan emango diren bost filmak. Horien artean, Fermin Muguruzaren “Zuloak” eta Aitor Mazo eta Patxo Telleria “Bypass”.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Espainiar partehartzea RT @eitbcom: Zinemaldia, Espainiako zinemarentzat atari #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/L1H8qdgY

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Espainiar partehartzea RT @eitbcom: Zinemaldia, Espainiako zinemarentzat atari #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/L1H8qdgY

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online