Sara Fantovak (Bilbo 1993) goia jo zuen bere lehen film laburrarekin. Bartzelonako ESCAC zine eskola ezagunean ikasi ondoren 2019an Rotterdamgo zinemaldian, zine independentearen zinemaldian, lehiatu zen bere graduazio laburrarekin, NO ME DESPERTÉIS. Filma KIMUAK katalogorako hautatu zuten. Taldekako film batean parte hartu ondoren, orain bere lehen luzemetraia filmatzen ari da Bilbon. Ikasle ohiak laguntzeko ESCACek duen OPERA PRIMA programari esker eta eskolaren ESCÁNDALO FILMS etxeren ekoizpenarekin ari da.
NO ME DESPERTÉIS filmak Fantovaren nerabe garaiko pasarte bat zuen iturburu. 2009an ETAk borroka armatua oraindik ez zuela eten, Sararen aitak kargua hartu zuen Eusko Jaurlaritzan eta eskolta jarri zioten. Filmatzen ari duen eta oraingoz JONE BATZUETAN izenburuko filmak ere aita alaba erlazio bat kontatzen du. Eta hura bezala Fantovaren aitarekin erlazioa du, honek alabari Gabonetan erakutsitako iragan bat.
Hortik abituta eta Nuria Martin eta Núria Dunjo idazketan lagun izan dituela, Fantovak Jone, protagonistaren, 20 urteko neska bilbotar baten historia kontatzen du. Filmaren hasieran aitari Parkinson gaitza diagnostikatzen diote eta etxean geratu beharko du. Aitak alabak harreman ona badute ere.
Gainera konpondu gabeko istorio ere badute.
Etxean duen konfliktoari beste istorio bat gehitzen zaio.

JONE BATZUETAN filma aktore profesionalak eta inoiz kamara aurrean jarri ez direnak nahasten ari da. Eskarmentu handiko Josean Bengoetxeak aitaren papera hartu du Fantovaren lehen laburrean egin zuen bezala. Aurrekoan paper txikia zuen Ainhoa Artetxe berriz Olga da. Beste paperak egiteko casting luzea egin du Amets Zulueta casting zuzendariarekin. Agian zaileena Joneren papera betetzeko.
Azkenean, Olaia Aguayo egiten ari da Jonerena. Eta bera uste baino hurbilago zuten.
Olaiak inoiz antzerki edo zinerik egin ez badu ere, oso ona dela dio Fantovak.

Lehen argi bazuten pelikula bat egitea zaila eta luzea dela, orain argiago geratu zaie. Izan ere, filmaren prozesurako beharrezkoak ziren dirulaguntza pare bat ukatu dizkiete. Ondorioz hasieran zegoen ekoizle batek atzera egin du. Baina aurrera jarraitzea erabaki dute.
Eta abiatu dira inork kobratu gabe. Gainera ekipoaren parte bat Catalunyatik etorri denez, lagunen eta gurasoen etxean ostatu eman diete eta otorduez ere inguruko sarea arduratu da. Oztopoak oztopo, Fantova gustura dago.
Errodajearen zati bat Bilboko Aste Nagusian egin dute. Bigarren partea asteartean hasiko dira filmatzen hila bukatu arte. Etena ez da oso normala zinean, baina behar zuten.
Argazki zuzendaritzan Andreu Ortoll ari da eta Carmen Garrido Vacas ekoizlea da. Ea udaberrirako ikustea dugun.
Please comment with your real name using good manners.