Aurtengo Horizontes Latinos, trebatutako latindarrak

Donostiako zinemaldia sailak osatzen ari da. Azkena gaur bertan, Horizontes Latinos. Argentina, Mexiko, Txile, Brasil, Uruguay edo Kolonbiako pasaportedun 12 zinemagile lehiatuko dira zinemaldian gero eta garrantzi gehiago duen sail honetan.

Entzute handia hartzen ari den adibide da Carlos Reygadasen azken filma, “Post Tenebras Lux” filma lehiatuko dela. Zinegile mexikarrak izen handia du nazioartean eta film honekin Zuzendari Onenaren saria jaso zuen azken Canneseko zinemaldian. Ez da Frantziako Erriberan ikusi eta gurean ikusiko den filma bakarra.

Irailean ikusgai izango ditugun 12 pelikuletatik 10k Canneseko, Berlinengo eta Sundaceko zinemaldietan parte hartu dute. Baina Espainiako beste zinemaldietan edota Espainiako zine areto komertzialetan ez dira aurkeztu.


 
Saila “Infancia Clandestina” filmak inauguratuko du, iaz “Zinema eraikitzen”, Donostiako zinemaldiak egiten ari diren pelikulak laguntzeko sortutako saria jaso zuen film argentinarra izango dugu. Hortaz gain, “Zinema eraikitzen” sailean lehiatutako hainbat filmek osatuko dute “Horizontes Latinos” hau. Besteak beste “Joven y Alocada” txiletarra, sexu eskena esplizituak dituena.

Guztiak lehiatuko dira Horizontes Latinos saria jasotzeko, 35.000 euroko diru boltsa duen saria jasotzeko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    ZinemaldiakoakRT@eitbcom: Aurtengo Horizontes Latinos, trebatutako latindarrak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/N9DGPNku

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online