Urtero egiten dudan modu, Zinemaldian ikustear ditugun filmeetatik hautapen bat egiten dut, neronek ikusi edo fidagarri gertatzen zaizkidan kritikoen gomendoei jarraituz. Canneseko zinemaldiak uzta oparoa izan badu, ederra ere izan omen da Veneziakoa. Eta ondorioz, hortik datoz azken atal honetan gomendatuko ditudan gehienak:
IO CAPITANO. 2008an GOMORRA filmarekin CANNESen Epaimahaiaren saria irabazi ondoren, Matteo Garrone Kosta Urdineko zinemaldiko ohikoa bihurtu da eta sariak eskuratu ditu bertan. Aurten jaioterrira, Italiako zinemaldi nagusira, eraman du Italian ohiartzun handia du gaia. Polemika handia sortzen duen emigrazioa. Seydou (Seydou Sarr) eta Moussa (Moustapha Fall) lehengusuak Dakar, Senegal, utziko dute Europaruntz. Garronek euren odisea jarraituko du basamortuko arriskuetan zehar, Libiako zentroetako izugarrikeriak pairatzen eta itsasoko zailtasuneei aurre egiten. Filmak bi sari lortu ditu Venezian, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta gizonezko aktore gazte onenaren Marcello Mastroianni Saria (Seydou Sarr). YO, CAPITÁN tituluarekin estreinatuko da Espainiako zineetan, oraindik ezagutzera eman ez den datan.

MEMORY. Michel Franco mexikarra ohikoa da Cannes eta Veneziako zinemaldietan. Bere film batzuk gainera gero Zinemaldiko PERLAK sailean ikusi ditugu. Familia disfuntzionalak erretratzen ohi ditu. Eta honetan berriz heldu dio disfuntzionalitateari. Sylvia gizarte-langileak (Jessica Chastain) bizitza egituratua darama: bere alaba, bere lana, bere Alkoholiko Anonimoak-eko bilerak. Errutina hori irauli egingo da Saul (Peter Sarsgaard) bere atzetik joatean institutuko bileratik etxera. Ustekabeko topaketa horrek iraganerako atea ireki eta eragin handia izango du biengan. Dementzia eta adikzioa dago tartean. Peter Sarsgaardek gizonezko aktore onenaren Volpi kopa jaso du film honegatik ospatu berri den Veneziako zinemaldian. Filmak oraindik ez du banatzailearik Espainian.

AKU WA SONZAI SHINAI/EVIL DOES NOT EXIST. Franco zinemaldietako mutil maitatua bada, zer esan Ryūsuke Hamaguchiri buruz. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean bere lehen luzea PASSION estreinatu ondoren, ondoren egindako film gehienak Cannes edo Berlinen aurkeztu eta saritu dituzte. Azken aurrekoa DRIVE MY CAR filmak nazioarteko film onenari Oscar saria irabazi arazi zion. Azken Venezian PERLAK sailean ikusiko dugun honekin Epaimahaiaren Sari Nagusia eta FIPRESCI saria eskuratu berri ditu Venezian. Filma ingurumena babesari kantua da. Takumi eta Hana alaba Tokiotik gertu, herri batean bizi dira. Egun batean jakingo dute euren etxetik gertu luxuko kanping bat eraiki nahi dutela. Hiriko biztanleek natura eroso disfrutatzeko. Kanpinaren eraikuntzak ur murrizketak ekarriko dizkie herriko biztanleei. EL MAL NO EXISTE izenburuarekin pantailaratuko dute zine areto komertzial espainoletan urriaren 20an.
QUITTER LA NUIT. Venezian ere, paraleloan egiten den GIORNATE DEGLI AUTORI atalean saritu dute Delphine Girard kanadiarraren lehen luzea. Publikoaren saria eskuratu du. Gurean ZABALTEGI-TABAKALERA sariaren bila arituko den filmak sexu abusu baten kronika egiten du. Festa batean Daryk (Guillaume Duhesme) Aly (Selma Alaoui) erasotuko du. Alyk poliziara deitu eta Annak (Veerle Baetens) hartuko du telefono deia. Agresioa geldituko du. Hurrengo egunean, Alyk bere bizitzarekin jarraitu nahi du, erasoari garrantzia kenduz. Daryk ondo datorkion bertsioa asmatuko du. Annak kasuarekin jarraitu nahi. Epaiketa hasiko da. Oraindik ez dago banatzailerik Espainian.
ORLANDO MI BIOGRAFIA POLÍTICA. Burgosen jaiotako Paul B. Preciado filosofo, idazlea eta arte komisarioa jarraitzaile asko ditu. Bere lehen luzea Berlinalen hautatu zutela jakiterakoan askok txalotu zuten proposamena. Obra ona espero zuten. Epaimahai desberdinek arrazoia eman diete. Encouters saileko Epaimahaiaren Sari Berezia, Dokumentalen Epaimahairen Berezia eta dokumental/saiakera film onenaren Teddy Saria eskuratu zituen zinemaldi horretan. 1928an, Virgina Woolfek Orlando argitaratu zuen; istorioaren erdian pertsonaia nagusia sexuz aldatu deneko lehen eleberria izan zen Orlando. Mende bat geroago, Paul B. Preciado filosofoak Virginia Woolfi gutun bat idaztea erabaki du: bere Orlando fikziotik atera da eta inoiz imajinatuko ez zuen bizitza darama. Pertsona trans eta ez-binarioen askatasunaren borrokaren omenaldia da filma Espainian banatu behar duen enpresak kaleratutako kartelean dioenez. Urriaren 11ean estreinatuko da zine aretoetan baina film zaila izaki agian onena Zinemaldian ikustea.
Hortaz gain, MADE IN SPAIN atala zabalduko duen NO ME LLAMES TERNERA elkarrizketa-dokumentala ikusteko gogoa berpiztu didate. Aurretik formulak eta pertsonaiak kuriositate piztu bazidaten, sortutako polemikak aregotu dit nahia. Cannesen estreinatu zen Irati Gorostidiren CONTADORES film laburra ikusteko aukera ederra dago, eta Ion de Sosaren MAMANTULAren film ertainaren estreinaldia bizitzeko. Bi hauek TABAKALERA-ZABALTEGIn. ZINEMIRA sailari ere begiratua eman behar zaio, batzuk zine aretotan jada estreinatu dira eta orain plataformetan daude. Hiru estrenaldiak izango dira Fermin Muguruzaren BIDASOA 2018-2023 eta Iosu Martinezen BIZKARSORO eta MIRANDE: FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA. Euskal Zinearen gala zabalduko duen ARNASA BETEAN: EMAKUME ZINEGILEAK, Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendiren dokumentala ere estreinaldia da eta aukera polita ikusteko. Eta beti gomendatzen dudana, New Directors eta Sail Ofizialeko gehienak estrenaldiak dira, tartean Isabel Herguera eta Jaione Camborda donostiarraren filmak eta bakan batzuk baino ez dira gure pantailetara iritsiko. Beraz programa hartu, zuen gustuen arabera hautatu eta horiek ikusi, ahal duzuen neurrian.
Please comment with your real name using good manners.