Gaur bukatuko da Zinebi 54. Eta ederki bukatuko da. Pelikula onenen sariez gain, Ohorezko Mikeldia emango bait diote Patrice Chéreau aktore, errealizadore eta produktore frantziarrari. Aurtengo ediozoko bigarren ohorezko saria da. Inagurazio galan beste Ohorezko Mikeldia, Espainiako zinematografiako izen handi bati eman bait zitzaion: Carlos Saurari. Biak ongi merezitakoak.
Gurasoak margolariak izaki, oso gazte hasi zen arte munduan Patrice Chéreau. Errenazimenduko gizon baten modura, filmen, antzezlenen eta operen zuzendaria da, baina baita gidoilari, produktore eta aktore. Cannesen eta Berlinen, bi zinemaldi handi horietan, sari potoloak jaso ditu Chéreauk, baina egun arazoak ditu buruan dituen bi filmak errodatzeko. Dirurik ez du lortzen “La Reine Margot” pelikulak dirua galdu zuenez.
“Arteak lan eskerga du, galderak erantzun ez, sortu behar ditu” uste du zinegile frantziarrrak. Eta hori lortu nahi izan du egin dituen film askorekin Patrice Chéreuak. Esaterako, Donostiako Zinemaldian erakutsi zituen “Intimacy” eta “Bere Anaia” filmak.
Chéreauk horrela pasaden ostiralean Carlos Saurak izandako omenaldi bera jasoko du. Beste Ohorezko Mikeldia, bigarrena edizio honetan, jaso zuen Huescan jaiotako zinegile oparotsuak. Espainiako zinematografia ez litzateke ulertuko bere “Cria Cuervos“, “Ay, Carmela”, “La Caza” eta “Mama, cumple 100 años” filme gabe. Chéreau ez bezala, Saurak oraindik errodatzeko dirua lortzeko aukera du. Bere azken proiektuari esker, berriz etorriko da Bizkaira. Picassok “Guernica” nola margotu zuen kontatuko baitu Saurak grabatzekotan dagoen filmean.
RT @eitbcom: Zinebi 54, Chéreau eta Saura: Ohorezko Mikeldi paregabeak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/wEkZTgD8
Zinebi 54, Chéreau eta Saura: Ohorezko Mikeldi paregabeak http://t.co/q2HWzbBX @KristinaZA