Archives by date

You are browsing the site archives by date.

LUX saria, beste europarrekin Europako film onena bozkatzeko aukera

Europako Parlamentuak Europako hiritarrei egin die dei. “Europako Batasuneko herritarrak kultura desberdinetan jaio gara” dio “Europako Parlamentuak kultur aberastasun hori azpimarratu nahi du eta horregatik Lux saria ematen du“. Hori jarri dute Facebooken sariaz arduratzen direnek. Lux Saria 2007tik eman dute Bruselan eta Estrasburgen eseritzen diren diputatuek. Giza eskubideak goraipatzen zuten filmak saritu ei dute legebiltzarkideek. Orain gure laguntza eskatu… Read more →

Londresen europarrak eta asiarrak nagusi

Igandean bukatu den Londreseko 57. zinemaldiak izarren eta zine onaren arteko nahasketa ederra egin du. Eta sariak ematerako garaian, Ekialdeko Europatik eta Asiatik etorritako filmak atera dira garaile. Poloniak aintzinako mamu asko ditu garbitzeke. Juduen aurkako hilketak, komunismoaren bidegabekeriak, Eliza Katolikoaren pekatuak, … Hori guztiei heldu die Pawel Pawlikowskik. Horiei Londreseko sari nagusia eraman duen “Ida” filmean. Berez nazien okupazioa… Read more →

Mireiaren eskuak

“Amaren eskuak“ filmaren zuzendariarekin, Mireia Gabilondorekin, hitzordua Donostiako Tanger tabernan egin dugu. Nahita. Taberna honen izena du Miguel Sánchez Ostizen eleberri batek. Aproposa iruditu zaigu beraz Karmele Jaioren nobela batean oinarritutako filma baten inguruan hitzegiteko. “Duela bost urte irakurri nuen nobela, berehala irudietan ikusi eta oso gertukoa egin zitzaidan” dio Mireia Gabilondok. Mireia hitzordura Maialen Sarasua montatzailea agurtu ondoren dator…. Read more →

Confianza online