LUX saria, beste europarrekin Europako film onena bozkatzeko aukera

Europako Parlamentuak Europako hiritarrei egin die dei. “Europako Batasuneko herritarrak kultura desberdinetan jaio gara” dio “Europako Parlamentuak kultur aberastasun hori azpimarratu nahi du eta horregatik Lux saria ematen du“. Hori jarri dute Facebooken sariaz arduratzen direnek. Lux Saria 2007tik eman dute Bruselan eta Estrasburgen eseritzen diren diputatuek. Giza eskubideak goraipatzen zuten filmak saritu ei dute legebiltzarkideek. Orain gure laguntza eskatu nahi dute. Europako herritarrei eskatu diete finalera iritsi diren hiruak ikusi eta hoberena bozkatzeko.

Karlovy Vary zinemaldian jakitera emango dute europear arruntek hautatako film onena. Hamar filmen artean zinema munduko profesionalek hiru hautatu dituzte. Hiru iritsi dira finalera. Europearrok hiru hauen artean hautatu beharko dugu: batetik, Valeria Golinok eutanasiaren mugak aztertu ditu Miele filmean. Irenek hiltzorian dauden gaixoei dosi hilgarria ematen die. Baina behin osasuntsu dagoen gizonezko baten eskaera du. “Rain Man” filmean parte hartutako aktore greko-italiarrak zuzentzen duen lehen filma da. Eta Iparraldean irailetik izan da ikusgai.

Bigarrena ere emakume batek zuzendu du. Oscar Wilden ipuin batean oinarritu da Clio Barnardek bere fikziozko lehen filma egiteko. Eskolatik kanporatutako bi umeen istorioa kontatzen du The Selfish Giant filmak. Biren arteko adiskidetasuna baina baita lehia irudikatzen du Londreseko zinemaldian, sail ofizialean lehian, ikusi genuen luze metraiak.

Hirugarrena Biarritzen ere ikusteko aukera izan dugu. Felix van Groeningen belgiarrak zuzendu du Frantzian “Alabama Monroe” izenez pantailaratu den filma. Nazioartean berriz The Broken Circle Breakdown izenez ezagutzera eman da, countrya kantatzen duen gizon eta tatuatzailea den emakume baten arteko maitasun istorioa. Bikote baten gorabeherak eta batez ere krisi bati nola egin aurre kontatzen duen filmak. Berriki Haiwiiko zinemaldian saria jaso du eta emakumezko aktoreak eta gidoiak iruditxoa lortu zuten Tribecakoan.

Bozketan parte hartu nahi badugu euskaldun askok aukera gutxi ditugu. Sevillako eta Gijoneko zinemaldian “Lux Film Days” delako batzuk zabaldu dute, bertan film hauek erakusteko. Bestela Frantziako areto komertzialeten jada eman dira lehenengoa eta azkena, bigarrenak abendurako du estrenaldia. Hego Euskal Herrian berriz hiru horiek estreinatzeke daude.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online