Mariano Barroso zuzendariak duela 3 urte serie bat egin zuen kable bidezko kanal baterako. Espainian ordain kanal batek egiten zuen lehen fikziozko seriea. Albaitari baten, Nachoren istorioa kontatzen zen sei ataletan. Atal horietako bakoitzean emakume batekin zuen erlazioa, bere bizitzan garrantzitsu zen edo izan den emakume batekin. Erlaziook osatzen zuten “Todas Las Mujeres“ seriea. Hortik ateratako materiala berriz editatu, musika erantsi eta pelikula sortu du, izenburu berarekin Barrosoak. Filma egunotan gure zinematan dago ikusgai.
Sosik ez daudenean, galtzak konpondu edo eta bueltan ematen zaien bezala, pelikula serieen ohialkiekin egitea zinemak bizi duen krisiari aurre egiteko bidea den edo ez galdetuta, ikuspegi baikorra eman nahi digu. “Egia esan jatorrian pelikula izan behar zuen, gero atera zen seriea egiteko posibilitatea eta aurrera egin genuen. Baina beti izan dut buruan pelikula egitea” erantzuten du.
“Nacho barruan dugun “españolitoa” da, hil behar duguna. Eskrupulurik gabekoa, gezurrak esaten duen horietakoa, baina era berean maitakorra egiten dena, grazia baitu eta bere burua makal dela onartzen duen horietakoa” dio Barrosok. “Emakumeei laguntza eskatzen die beste gizon bati aurre egiteko” gaineratzen du. Nachok bere aitaginarrebarekin du borroka.
Nacho pertsonai gogaikarria izan daiteke. Baina Mariano Barrosok zineman eta serietan dauden beste personai batzuk gogora ekartzen ditu horrelako pertsonaiak ere maite daitezkela esateko. “Tony Soprano maila moralean ezin da jasan baina gero maitagarria zaigu. Den bezalakoa izatea ekidin ezina bait zaio Sopranori eta Nachori ere eta hori ikusten dugu guk” dio. “Razionalki, horrelako tipoek atzera botatzen zaituzte. Baina zinea ez da buruarekin ikusten, bihotzarekin baizik. Nacho oso identifikagarria da, gizon guztiek dugu Nachoren zati bat eta emakume askok horrelako gizon batekin maitemindu dira” azpimarratzen du zuzendariak.
Eduard Fernandez aktore itzelak jokatzen du Nachoren papera. Askotan egin du lan Barrosorekin. “Biok oso ondo moldatzen gara, Kuban elkarrekin egon ginen hotel berean lau hilabetez, nirekin lehen pelikula egin zuen, “Los Lobos de Washington” eta hizkuntza bera dugu” dio. Gainera “ni bezala chanergoa da eta aktore ausarta da, asko ikasten duzu“. Michelle Jenner, Nathalie Poza, Petra Martínez, María Morales, Marta Larralde eta Lucía Quintana dira emakumeak. “Oso ondo daude. Petra ikusita nuen eta txundituta nengoen, Nathalierekin lan eginda nengoen, Michelle ikusita nuen, Maria eta Lucia Quintanak ez zuten zinerik egin ...” laburbiltzen du.
Please comment with your real name using good manners.