Londresen europarrak eta asiarrak nagusi

Igandean bukatu den Londreseko 57. zinemaldiak izarren eta zine onaren arteko nahasketa ederra egin du. Eta sariak ematerako garaian, Ekialdeko Europatik eta Asiatik etorritako filmak atera dira garaile.

Poloniak aintzinako mamu asko ditu garbitzeke. Juduen aurkako hilketak, komunismoaren bidegabekeriak, Eliza Katolikoaren pekatuak, … Hori guztiei heldu die Pawel Pawlikowskik. Horiei Londreseko sari nagusia eraman duen Idafilmean. Berez nazien okupazioa eta holokaustoa du gaitzat Britania Haundian aritu den zuzendariak Polonian egin duen lehen filmak. Baina beste gaiak azalaratzen dira, pelikulan gorpuzkinak azalaratzen dituzten modura. Ida moja sartzera doan neska bat da. Betiko komentuan sartu baino lehen baimena izeba bisitatzeko. Ezagutu ere egiten ez duen izebak jaiotzez judutarra dela esango dio eta erahildako gurasoen gorpuak aurkitzeko bidaiean lagunduko dio. Bidai horretan, gauza gehiago aterako dituzte lurretik. Beste batzuk gehiago gustatu zitzaizkidan baina zuri beltzean filmatutako pelikula honek badu xarma ere.

Hainbat zinemalditan parte hartu ondoren, Ilo, ilo film singapurtarrak lehen film onenaren saria eskturatu du Londresen. Anthony Chen zuzendariak film labur saritu batzuk egin ditu, ukitu autobiografikoak duen pelikula hau egin aurretik. 1990eneko hamarkadan Asiak bizi izan zuen krisi ekonomikoa testuinguru duen filmak 10 urteko ume eta bere zaintzaile filipinoaren arteko erlazioa eta umearen eta familiaren arteko harremana aztertzen ditu.

Eta familia ere, familia oso berezia erretratu du Paul-Julien Robert zuzendaria austriarrak My fathers, my mother and me bere lehen dokumentalean. Londresen dokumentalen sari nagusiak jaso duen filmak Europako komuna haundiena izan zena, Vienatik gertu zegoen komuna hippy handiena du eskenatoki. Denon arteko jabegoa eta umeen zaintza zutabe zituen komuna horretan jaio zen filmaren zuzendaria. Traumatizatuta, bere lehen dokumentalean, jasotako hezkuntza gogor kritikatzen du.

Britaniar Zine Institutuko zinemaldia izaki, britaniar zinema ere saritzen da. Izar berria izan daitekena saritu ohi dute eta aurten gidoilari bati eman diote, Starred up filmearen gidolariari, Jonathan Asser gidolariari. Helduen prisio batean jarritako nerabe gaiztoaren istoria indartsu honegatik.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online