Iritsi da. Londreseko zinemaldia, Zinemaren Britaniar Institutuak antolatzen duen zinemaldia iritsi da. 57. edizioa gaur zabaldu da. Eta iritsi da gauean zinemaldia zabalduko duen izarra: Tom Hanks. Bitan Oscarra irabazitako aktorea.
Izarra, berak zabaldu eta itxiko baitu zinemaldia. Gaur benetako istorio batekin eman diote hasiera, Somaliar piraten esku egon zen “Capitan Philips” da Hanks. Paul Greengrassek zuzendatuko filma Londresen estreinatuko da eta aste barru Britaniar zine areto askotan ematen hasiko dira. Ixteko berriz Mary Poppins eleberria zinemara eramateko nondik norakoak kontatzen duen istorioaren ardatza da Tom Hanks. Bera da eskubide horiek negoziatu zituen produktorea “Saving Mr Banks” filmean.
Baina partaidetza bikoitz honi itzal pittin bat egin dio Hanks-ek berak. Zinemaldia hasi eta atarian diabetesa duela esan du. 20 urtez diabetesa izan duela esan du bonboi kaxa bat zuen pertsonagaitik famatu egin zen aktoreak.
Londreseko zinemaldiak gaur hasi eta hurrengo asteko iganderarte iraungo du. 234 film luze eta 135 labur eskeiniko dira, 74 herritik datozenak. Tartean, Aritz Morenok egindako “Colera” eta Koldo Zuazuak produzitu eta Fernando Francok zuzendutako “Zauria” (ETBk ekoiztutakoa) emango dute.
Please comment with your real name using good manners.