Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra

Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra

Abisatu genuen. Arrakastaz estreinatu zuen Telmo Esnalek bere azken film laburra Vallladoliden, Seminicin. Eta publikoaren arrakastak epaimahaiean izan zuen isla. Seminciko film labur espainar onena eritzi zioten “Hamaiketakoa”. Eta halaxe jaso zuen saria larunbatean Valladolideko Calderon antzokian Telmo Esnalek. Hortaz gain, Jacques Audiarderrekin batera Thomas Bidegainek idatzitako gidoia, “De rouille et d’os” filmaren gidoiak saria jaso zuen. Horrela zuberotarrak Cannesen… Read more →

Semincin, Hamaiketako ederra

Semincin, Hamaiketako ederra

Telmo Esnal berriz arrakastatsu Valladoliden. Iaz “Urte Berrion Amona” filma oso gustuko izan zuen Seminciko zuzendariak, Javier Angulok, eta pelikula Gaztela Leongo zinemaldi honetara ekarri ondoren, gonbitea luzatu zion zuzendari zarauztarrari: “hurrengoa hemen”. Eta halaxe egin du. Telmo Esnalen azken film laburra “Hamaiketakoa” Semincin estreinatu dute. Publikoak asteazkenean ikusi zuen estrainekoz eta arrakastaz. Txalo asko eta barreak entzun ziren ia… Read more →

Seminci 57, Valladolideko zine astea indartsu

Martxan da Valladoliden egiten den zine astea. Semincik, Gaztela Leongo zinemaldiak mende erdia baino gehiago darama eta guztiz asentatuta dago. Aurten 57. edizioa du. Baina kulturako hainbat arlotan gertatzen den modura, krisiak kolpatu du, duela hiru urte 3,5 miloiko aurrekontua bazuen aurten 2 miloietara jaitsi da. Ondorioz, aurten, estrainekoz, akreditazioaren truke 30 euro eskatu diete zinema industriako kideei eta kazetariei…. Read more →

Hau udazkena bada zineklubetara joateko garaia

Azken egunetako euri jasek eta hotzaldiak argi uzten dute: udazkenean sartu gara bete betean. Udazkena ikasturte berriari ekiditeko garaia izaten da. Baita zineklubetetarako ere. Eta horrela ekin diote gehientsuenek. Fas Zinekluba Bilbokoak asteartetan ditu saioak. Urria indartsu hasi dute, Takashi Miikeren “13 Asesinos” eta Lars Von Trier-en “Melancolia”. Hurrengoak hauek dira: – Urriak 23: “La Doctrina del Shock”, 2009, Michael… Read more →

Zinemaldia barreiatuz

Zinemaldia ofizialki larunbatean amaitu zen, sarien irakurketa eta banaketarekin. Zinemaldian, Donostian amaitu zen behintzat. Baina Zinemaldia disfrutatzeko aukera orain izango dute Bilbon eta Iruñean. Zinemaldiaren itzala hedatuz emakizun bereziak izango dira aste honetan eta hurrengoan bi hiriburu horietan. Bilbon Alondegian emango dituzte Donostiako Zinemaldian izandako 7 film. Estrainekoz izango da Alhondegian. Eta hasteko bilbotar baten lana, Pablo Bergerren “Blancanieves” emango… Read more →

Confianza online