Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra

Abisatu genuen. Arrakastaz estreinatu zuen Telmo Esnalek bere azken film laburra Vallladoliden, Seminicin. Eta publikoaren arrakastak epaimahaiean izan zuen isla. Seminciko film labur espainar onena eritzi zioten “Hamaiketakoa”. Eta halaxe jaso zuen saria larunbatean Valladolideko Calderon antzokian Telmo Esnalek. Hortaz gain, Jacques Audiarderrekin batera Thomas Bidegainek idatzitako gidoia, “De rouille et d’os” filmaren gidoiak saria jaso zuen. Horrela zuberotarrak Cannesen lortutakoa errepikatu zuen. Audiardek gainera zuzendari onenaren saria eta filmearen gizonezko aktoreak iruditxoa lortu zuten Semincin. Edizio honetako arrakastatsuena da beraz.

281524_10151280854756171_889107410_n

Esnal eta Bidegainez gain, beste izen euskaldun batzuk izan ziren Seminciko edizio honetan. Imanol Uribe Sail Ofizialeko epaimahaikidea zen eta Enrique Urbizuk eta Alberto Iglesiasek maisuen eskolak eman zituzten. Hortaz gain, Iglesiasi ohorezko saria, Ohorezko Galburua eman zioten.

Dokumentalei eskaintzen zaien “Tiempo de Historia” sailean berriz Iñaki Artetaren azkena ikusteko aukera izan zen. Bilboko zuzendariak hiru bat film luze ETAren biktimei eskaini ondoren eta horietako batekin, “Trece entre mil” sail horretako bigarren saria jaso zuen 2005an.
 

Aurten ez du lortu Nicolas Redondo Urbietari eskainitako dokumentalarekin. “Testigo Involuntario. Nicolás Redondo”. Sindikalista eta buruzagi sozialistak berak esaten duen modura, bera “nahigabeko lekuko” izan da azken 80 urtetako gertakari nagusien “nahigabeko lekukoa”. Eta hainbatetan bera protagonista nagusi izan zen. Esaterako Felipe Gonzalezekin izan zuen lehian. Horren inguruan hainbatek esandakoek eta senideek kontatutakoek Nicolás Redondo hurbilago bat irudikatzen dute.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

3 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Seminciko kronika RT @eitbcom: Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/chhA0Iq7

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Seminciko kronika RT @eitbcom: Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/chhA0Iq7

  3. Fátima Aparicio
    Fátima Aparicio at |

    RT @eitbcom: Valladoliden euskal zinegileen uzta ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Nvxm3Y3w

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online