Seminci 57, Valladolideko zine astea indartsu

Martxan da Valladoliden egiten den zine astea. Semincik, Gaztela Leongo zinemaldiak mende erdia baino gehiago darama eta guztiz asentatuta dago. Aurten 57. edizioa du. Baina kulturako hainbat arlotan gertatzen den modura, krisiak kolpatu du, duela hiru urte 3,5 miloiko aurrekontua bazuen aurten 2 miloietara jaitsi da. Ondorioz, aurten, estrainekoz, akreditazioaren truke 30 euro eskatu diete zinema industriako kideei eta kazetariei. Hauei kuota eskatu izanak abarrotsa sortu du.

Krisiak krisi, asteak izen handiak bildu ditu bere Sail Ofizialean lehiatzeko. Jose Luis Cuerdaren, Margarethe Von Trottaren eta Deepa Mehtaren azken lanak ikusteko aukera izan zen asteburuan. Mehtaren agerraldiaren aitzaki aurten Bollywoodeko, Indiako beste zine bati eskaini zaio zikloa. Hiru izen handiez gain,Sally Porter,Goran Paskaljevic edota Mika Kaurismakiren azken filmak izango dira ikusgai larunbaterarte. Baita Alemaniak Oscar sarietara daraman “Barbara” zoragarria edota Londreseko zinemaldian sari nagusia jaso duen “De rouille et d’os”, Jacques Audiarden lan ausartak.

Beste zinemaldietan ez bezala Valladolidekoan film laburrek garrantzia dute. Sail Nagusiko film luzeekin batera ematen dira eta eurek ere saria jasotzeko aukera dute. Hortaz gain, Gaztela Leongo film laburrek euren eguna dute eta baita espaniar film laburrak. Hor ikusiko da Telmo Esnalen “Hamaiketakoa”esaterako.

Semincin. Iñaki Artetak “Testigo Involutario. Nicolas Redondo” dokumentala aurkeztuko du “Tiempo de Historia” sailean. Dokumentalari eskaintzen zaion sail honetan jada bigarren saria eskuratu zuen Artetak duela 7 urte. Pascal Gaigne bere azken soinu bandarekin Eduardo Chapero-Jacksonen “Los Mundos Sutiles” filmaren soinu bandarekin edota Imanol Uribe eta bere “Miel de Naranjas” izango dira Valladolideko zinemaldian.

Aipatzekoa iaz estreinatuko sail bat, masterclass-ak, aurten bi euskaldunek emango dituztela. Asteazkenean Enrique Urbizu zuzendari bilbotarrak ofizioa erakutsiko die bi orduz bera entzutera hurbildutakoei. Aurretik astelehenean Alberto Iglesias musika konpositorea aritu zen kultura libreaz. Iglesiasek Zinemaldiaren ohorezko saria, Ohorezko Galburua jaso du.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Seminci abian da RT @eitbcom: Seminci 57, Valladolideko zine astea indartsu #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/aWf5nUUw

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    #Seminci 57, Valladolideko zine astea indartsu http://t.co/mYvFuvum @KristinaZA

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online