Hau udazkena bada zineklubetara joateko garaia

Azken egunetako euri jasek eta hotzaldiak argi uzten dute: udazkenean sartu gara bete betean. Udazkena ikasturte berriari ekiditeko garaia izaten da. Baita zineklubetetarako ere. Eta horrela ekin diote gehientsuenek.

Fas Zinekluba

Bilbokoak asteartetan ditu saioak. Urria indartsu hasi dute, Takashi Miikeren “13 Asesinos” eta Lars Von Trier-en “Melancolia”. Hurrengoak hauek dira:

– Urriak 23: “La Doctrina del Shock”, 2009, Michael Witterbottom eta Mat Whitecross. Naomi Kleinen liburu hartuta neoliberalismoaren sustraiak arakatzen duen dokumentala. Nire ustez, arinegia, liburua sendoagoa izango da ziurrenik.

– Urriak 30: “El Globo Rojo” eta “Crin Blanca”, 1956/1953 Albert Lamorisse. Zuzendari frantsesaren bi film labur hauek Cannesen saria jaso eta era poetikoz haurren mundua isladatzen dute.

Gernikako Zinekluba

Hauek ostiraletan dute saioa eta bi hilabeteko egitaraua helearazi digute:

– Urriak 26: “Gazta Zati Bat”, 2011, Jon Maia. Independentziaren inguruan Idiazabalen sortutako proiketua.

– Azarok 2: “Shame”, 2011, Steve McQueen. Veneziako eta Donostiako zinemaldietan ikusgai izan zen eta bietan zeresana eman zuen Michael Fassbender aktore irlandarrak, aktore eta gizon modura zeresana.

– Azaroak 16: “Amor Bajo El Espino Blanco”, Zhang Yimou zuzendari txinatarraren amodiozko istorio atsegina.

Kresala

Donostiako zinekluba zaharrenak, zuzendaritza aldatuta, indar berrituta iritsi zaigu. Horrela pasaden astean ekin zioten programazio berriari mahai inguru batekin. “Zinema eta Ikuslea: Krisia eta Bilakaera“z aritu ziren SADEko arduraduna, Coro Odriozola, Donostia Kulturako zine atalaren arduraduna, Josemi Beltrán eta Irusoin ekoiztetxeako Iñaki Gomez.

Solasaldiaren ondoren, astelehen honetan, filmak emateari ekin diote.

ekingo diote filmak emateari eta hilabete honetako filmak hauek dira. Francis Ford Coppolaren “Youth without Youth” – Adinik gabeko Gizona- eman zuten. Ondoren:

– Urriak 22: “Un, Dos, Tres … Al Escondito Inglés”, 1969, Iván Zulueta. Musika Lehiaketa bat gorroto eta horren kontra aritu nahi duten sei pop musika maitaleen istorio eroa. Donostia jaiotako zuzendari bereziari omenaldia da. Zineklubak 40 urte betetzen dituela eta omenaldia.

– Urriak 29: publikoak erabakitu pelikula. 1972an sortu zenez zineklub hau, urte horretako pelikula hautatu beharko dute ikusleek.

Horrelako egitarauarekin ez dago aitzakirik: denak zinera.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply