Semincin, Hamaiketako ederra

Telmo Esnal berriz arrakastatsu Valladoliden. Iaz “Urte Berrion Amona” filma oso gustuko izan zuen Seminciko zuzendariak, Javier Angulok, eta pelikula Gaztela Leongo zinemaldi honetara ekarri ondoren, gonbitea luzatu zion zuzendari zarauztarrari: “hurrengoa hemen”.

Eta halaxe egin du. Telmo Esnalen azken film laburra “Hamaiketakoa” Semincin estreinatu dute. Publikoak asteazkenean ikusi zuen estrainekoz eta arrakastaz. Txalo asko eta barreak entzun ziren ia 300 ikusle hartzen dituen aretoan. Beharrezko barreak berez gai goibelak, gogorrak dituen Seminci honetan.

1349202205

Esnalek lau minututan herri bateko pasadizoa irudikatzen du. Egunero hiru emakume adindu hamaiketan elkartzen dira, kafetegi baten aurrean. Zita elkarri eman diote lekuko izateko. Paco Sagarzazu eta Zorion Egilorrek antzezten duten pertsonaiek ordu horretan egunero duten elkarrizketa bitxiaren leku izateko.

Antzezle onak, umorea eta tentsio ondo eutsita “Hamaiketakoa”n.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

3 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Hamaiketako Semincin, arrakastaz RT @eitbcom: Semincin, Hamaiketako ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/d2WZz1bn

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Hamaiketako Semincin, arrakastaz RT @eitbcom: Semincin, Hamaiketako ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/d2WZz1bn

  3. Fátima Aparicio
    Fátima Aparicio at |

    RT @eitbcom: Semincin, Hamaiketako ederra #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Q4Msyte1

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online