Zinemaldia barreiatuz

Zinemaldia ofizialki larunbatean amaitu zen, sarien irakurketa eta banaketarekin. Zinemaldian, Donostian amaitu zen behintzat. Baina Zinemaldia disfrutatzeko aukera orain izango dute Bilbon eta Iruñean. Zinemaldiaren itzala hedatuz emakizun bereziak izango dira aste honetan eta hurrengoan bi hiriburu horietan.

Bilbon Alondegian emango dituzte Donostiako Zinemaldian izandako 7 film. Estrainekoz izango da Alhondegian. Eta hasteko bilbotar baten lana, Pablo Bergerren “Blancanieves” emango dute gaur gaueko zortzietatik aurrera. Sail Ofizialean lehiatu zen filma eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. Espainiak Oscarretara aukezten duen film da ere zuri beltzeko pelikula mutu hau. Berger izango da emanaldian.

Bilbo eskenatoki du “Zuloak” filmak. Fermin Muguruzaren pelikula berriak Zinemaldian arrakasta izan ondoren, Bilboko ardo leku zaharran emango dute bihar. Bertan izango da Muguruza ere. Hortaz gain eta igandea bitartera Tokiora, Danimarkara, Eskoziara eta Errumaniara bidaiatzeko aukera izango da Zinemaldian izandako hainbat pelikulei esker. Programa esteka honetan duzue http://www.alhondigabilbao.com/programacion/zinemaldia eta film horien kritika txikia gure zinemaldiko jarraipenean aurkitu dezakezue.

Zinemaldia Iruñeara hurbilduko da. Datorren astetik aurrera Golem zine aretoetan, Zinemaldian izandako lau film emango dira. Urrezko Maskorra irabazitako “Dans la Maison”, François Ozonen azken lana ikusteko aukera izango da, eta Zabaltegin izandako beste hiru film. Laurak Golem banatzaileak erosita zituen zinemaldia hasi baino lehen eta esan behar da arrakasta lortu dutela, bete betean asmatu dute horien banatze eskubideak eskuratzen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Zinemaldiaren filmak Bilbon eta Iruñean RT @eitbcom: Zinemaldia barreiatuz #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/lUEpLXM2

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Zinemaldiaren filmak Bilbon eta Iruñean RT @eitbcom: Zinemaldia barreiatuz #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/lUEpLXM2

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online