Skyfall, erori eta berriro zutik jartzen den Bond

Aitortu behar dut. Ez naiz oso James Bond zalea. Ez ditut txitxo txintxo pertsonai honen pelikulak jarraitzen. Ez nago serieko atal berria noiz atera zain egoten. Baina estreinatu bezain laster joan naiz seriaren azkena ikustera. Eta Sam Mendes zuzendariak egin duen “Skyfall” hau asko gustatu zait.

Daniel Craig aktore inglesak berriz jantzi du smoking bat 007 agentearena egiteko. Baina Sam Mendes ingelesak ere estrainekoz zuzendu du agenteen agente honen istorietako bat. Eta ederra da benetan. Ohiko lasterketak, borrokak, maltzurrak eta emakume objetuak daude. Baina Mendesek bere ikutua eman dio, agentearen iragarena bueltatuz pertsonaia humanizatu du. Gainera adinarekin eta anbigotasunarekin, anbigotasuna sexualarekin jokatu du Mendesek. Eta hor itzel dago  Javier Bardem. Agentea izandako maltzur zoroarena ederki egin du.

Arrakastaz hasi du bere ibilbidea. Frantzian Bond seriaren pelikula batek inoiz izan duen estrenaldi arrakastatsuena izan du. Izan ere, Ian Fleming idazleak sortutako pertsonaia zineman ikusten dugun 23. aldia da. Lehena duela 50 urte filmatu zen. “Dr No” zuen izena, Ursula Andressek bikinia ezaguna egin zuen hura. Sean Connery zen James Bond hura eta again 50 urte hauetan pertsonaia gorpuztu duten sei aktoreetako ezaguna.

50 urte bete, baina “Skyfall”en bukaeran dioten bezala, “to be continued”, aurretik beste 50 urte ditu mitoak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

3 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    James Bond RT @eitbcom: Skyfall, erori eta berriro zutik jartzen den Bond #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/AsWtFWXa

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Skyfallen posta RT @eitbcom: Skyfall, erori eta berriro zutik jartzen den Bond #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/AsWtFWXa

  3. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Skyfallen posta RT @eitbcom: Skyfall, erori eta berriro zutik jartzen den Bond #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/AsWtFWXa

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online