Zinemaldiaren koprodukzio foroa (eta II): industriaren garrantzia indartuz.

Askorentzat zinemaldia aktore famatuak etortzea da. Izarrak eta estatubatuarrak badira hobe. Alfonbra gorriak liluratzen ditu askok. Donostiako publiko askorentzat zinema ikusteko, zine ezberdina ikusteko aukera ere bada.

Baina zinegileei beste aukera bat ematen die zinemaldiak: zine industriaren barruan dauden lankideak ezagutu eta erlazio horiek sendotzeko aukera ematen die. Horretarako dira zinemaldiaren barruan dauden foroak. Lau Haizetara, europear erregioetako produktoreen arteko kolaborazioa sortzeko foroak jada 8 urte ditu. Aurten anai txikia atera zaio: Europa Latinoamerikako foroa.

Estrainekoz egin da Atlantikoko bi alde horiek lotu nahi duen foro hau. Sortu hiru erpinei indarra eman nahiez sortu da. Batetik, Europa eta Latinoamerikako industriak indartu nahi dira, bi aldetako profesionalen arteko lankidetza bultzatuz. Bestetik, merkatu berriak aurkitu nahi dira. Eta azkenik, agian garrantzitsuena, proiektu garrantzitsuak bultzatu nahi da, horien produkzioetarako dirua lortuz. Horrela Zinemaldiak Latinoamerikako dituen harremanak indartu ditu. Izan ere, egun proiektu askoren post-produkziorako dirua ematen baitie zinemaldiak Zinema Eraikitzen sailean eta gero Horizontes Latinos sailaren bitartez, film hori zabaltzeko aukera ematen du. Orain foro honek produkziorako dirua bilatzen lagunduko die.

Europa-Latinoamerika I foro honetarako 17 proiektu hautatu dira. Askok eskarmentu handiko zuzendarienak. Gehienak latinoamerikarrak baina badira euskal proiektuak ere. Luis Angel Remirez bilbotarraren “Claria” eta Iñaki Elizalde nafartarraren “Pieta”, munduko txirotasunaren inguruko filmeak dirua lortzen saiatuko dira Zinemaldiak eskaintzen dien merkatu honetan.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online