Zinemaldian (III): gizakiaren funtsa

Zinemaldiaren hirugarren egunean gizakien ontasunarekin eta gaiztakeriarekin topo egin nuen. Semearengatik edozer egiteko gai den aitarekin hitzartua izan nuen. Eta zine aretoetako iluntasunean, bi gizon maltzur, manipulatzaileak agertu zitzaizkidan. Bata Sail Ofizialean, bestean Zabaltegiko perletan.

Sail Ofizialeko “Dans La Maison” filmean, institutu bateko ikasle azkarrak irakaslearen irakasteko sugarra pizten du berriz, ipuin baten bidez. Atalka emango dion ipuina idazteko familia oso bat berenganatuko du, horiekiko erlazioa irudikatuz atalez atal. Nerabe maltzurrak familia hori eta irakaslea konkistatuko ditu. François Ozonen lan berriak kritikaren lehen txaloak jaso ditu.


“The imposter”
dokumentalak berriz benetako istoria bati heltzen dio. 23 urteko gizon frantses batek, identitate desberdinak hartzeari ohitutako gazteak Espainia eta Estatu Batuetako agintariak eta desagertutako ume baten familia tronpatu zituen. 16 urte izango zituen desagertutako ume hori dela esango die poliziei eta umearen senideek identifikatu eta jasoko dute. Dokumentala honek Sundancen zirrarara sortu zuen, Epaimahaiaren Sari Nagusia jasoz. Horregatik Zabaltegiko Perla sailean ikusi dugu baina kritika gazi gozoak izan ditu Donostian.


Marian Crisan errumaniarrak film labur batzuk eta dokumental bat egiteaz gain, “Morgen” film luzea zuzendu zuen duela bi urte. Zinemaldi batzutan sariak jaso zituen pelikula horrek. Bere fikziozko bigarren filmearekin “Rockeroa” Donostiara etorri da, Zuzendari Berriak sailean lehiatzeko. Film aita-seme baten istorioa kontatzen digu, semea drogazalea den rokeroa da. Aitak lagunduko du. Asko maite dut nik errumaniar zinea baina filma eskasa iruditu zait. Mantsoa, hastea kostatzen zaion horietakoa.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Confianza online