Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Zinemaldiaren koprodukzio foroa (eta II): industriaren garrantzia indartuz.

Askorentzat zinemaldia aktore famatuak etortzea da. Izarrak eta estatubatuarrak badira hobe. Alfonbra gorriak liluratzen ditu askok. Donostiako publiko askorentzat zinema ikusteko, zine ezberdina ikusteko aukera ere bada. Baina zinegileei beste aukera bat ematen die zinemaldiak: zine industriaren barruan dauden lankideak ezagutu eta erlazio horiek sendotzeko aukera ematen die. Horretarako dira zinemaldiaren barruan dauden foroak. Lau Haizetara, europear erregioetako produktoreen arteko… Read more →

Zinemaldian (III): gizakiaren funtsa

Zinemaldiaren hirugarren egunean gizakien ontasunarekin eta gaiztakeriarekin topo egin nuen. Semearengatik edozer egiteko gai den aitarekin hitzartua izan nuen. Eta zine aretoetako iluntasunean, bi gizon maltzur, manipulatzaileak agertu zitzaizkidan. Bata Sail Ofizialean, bestean Zabaltegiko perletan. Sail Ofizialeko “Dans La Maison” filmean, institutu bateko ikasle azkarrak irakaslearen irakasteko sugarra pizten du berriz, ipuin baten bidez. Atalka emango dion ipuina idazteko familia… Read more →

Zinemaldiaren bigarren eguna: kontinente eta hamarkadetan bidaiatzen

Ez dut nahita egin. Horrela suertatu da. Baina zinemaldiaren bigarren egunean azken hamarkadetako hiru une historikoak hizpide izan dituzten filmak ikusi ditut. Hiruak estilo desberdinetan. Oliver Assayasen azken lana, “Après Mai” filmak Veneziako zinemaldian gidoi onenaren saria jaso zuen eta hori profitatuz Zabaltegiko Perla sailera ekarri dute. Bertan 1968ko maiatzaren osteko gazte belaunaldiaren erretratua egiten du zinegile frantsesak. Kritika ezin… Read more →

Zinemaldia hasi da

Izarrez betetako zinemaldia hasi da. Donostiako zinemaren jaialdiak 60 urte bete ditu eta kandelak itzaltzeko egunero izar bat agindu digute. Baina zinemaldian ibiliko diren izarren berri izateko hau ez da gunea, EITB.com-eko kultura arloak eguneratua baitu esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/kultura/. Hemen beste zine horri buruz hitzegingo dugu, zinemaldian bederan aretoak betetzen duen zinema horri buruz. Izan ere, Zuzendari Berriak sailean lehiatzen… Read more →

Gure Dustin Hoffman

Bost Donostia Saria emango zirela sortutako iskanbila amatatu ondoren, ezbaia sortu da sare sozialetan eta tarbena solasaldietan: zeinek merezi duen gehien. Eta horretan zalantza gutxi: Dustin Hoffman aipatzen dute gehienek. Los Angelesen jaiotako aktoreak zinemaldiaren 60. urteurreneko bigarren Donostia Saria berezia – Oliver Stonek jasoko du bestea – hartuko du irailaren 29an, klausurako galan. New Yorkeko Actor’s Studio ospetsuan osatu… Read more →

John Travolta, staying alive

Barkatuko didazue baina John Travoltaren izena entzun eta Bee Geesen kanta hori gogora etortzen zait. “Saturday Night Fever” (1977) pelikula zabaltzen zuen “Staying Alive” hura. Travolta Tony Manero zen filmean, Brooklyneko italiar jatorriko gaztea, loredun alkandorak, kanpanolo galtzak eta neskak maite zituena. Eta dantza, gauza guztien gainetik. Filmean Travoltak egindako dantza batzuk klasikoak bilakatu dira. Eta filmak 70. hamarkadako disko… Read more →

Tommy Lee Jones, enegarren Donostia Saria

Tommy Lee Jones, enegarren Donostia Saria

Zinemaldiko aurtengo edizioa berezia egin nahi dute, 60.a izaki. Hain berezia non Donostia Saria entsalada prestatu digute. Ez dugu saridun bakarra izango, lau baizik. Lau, oraingoz. Tommy Lee Jones aktore estatubatuarra izango da hirugarren Donostia Saria. Askok txalotu dute bigarren mailako aktore lanetan urtetan ibilitako aktore honi saria ematea. Publiko zabal batek “Men in Black” sagan gogoratuko du. Baina lau… Read more →

Confianza online