John Travolta, staying alive

Barkatuko didazue baina John Travoltaren izena entzun eta Bee Geesen kanta hori gogora etortzen zait. Saturday Night Fever” (1977) pelikula zabaltzen zuen “Staying Alive” hura. Travolta Tony Manero zen filmean, Brooklyneko italiar jatorriko gaztea, loredun alkandorak, kanpanolo galtzak eta neskak maite zituena. Eta dantza, gauza guztien gainetik. Filmean Travoltak egindako dantza batzuk klasikoak bilakatu dira. Eta filmak 70. hamarkadako disko fenomenoa piztu zuen. Tony Maneroren paper horrek Oscar sarietarako lehen izendapena eman zion. Gerora etorri zen klasikoa bilakatu den beste pelikula: Olivia Newton Johnekin egin zuen >”Greese” (1978) filma. Gaztetxoen filmetan partehartzera kondenatua zirudien. Brian de Palmaren bi thrillertan parte hartu eta gero gainbehera etorri zen.

Baina Bee Geesen kanta dioen bezala, bizirik iraun eta Fenix hegaztia bezala errautsetatik zutitu zen, Quentin Tarantinori esker. Tarantinok zuzendutako “Pulp Fiction” (1994) filmean hiltzaile filosofo baten itxuran, barre egiten zien dantza egunei. Pertsonai horrek bere Oscar sarirako bigarren izendapena ekarri zion eta karrera berpiztu.

Askotan egin du Travoltak mafiosorena. Bitxia kontutan izanda giza laguntza banatzen ezaguna dela: berak gidatu zuen abioia New Orleansera Katrinaren biktimei jakiak eramatera edota Haitira lurrikaran kaltetutakoei.

Zurrumurrua zebilen eta azkenean bete da. John Travoltak jasoko du Donostia Saria Zinemaldian, irailaren 23an. Pena, igandea da. Ez dugu beraz larunbat gaueko sukarrik izango.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. John Travolta
    John Travolta at |

    2012(e)ko Irailak 6 Kristina Zorita Arratibel Barkatuko didazue baina John Travoltaren izena… http://t.co/mFv7U3zs

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online