Gure Dustin Hoffman

Bost Donostia Saria emango zirela sortutako iskanbila amatatu ondoren, ezbaia sortu da sare sozialetan eta tarbena solasaldietan: zeinek merezi duen gehien. Eta horretan zalantza gutxi: Dustin Hoffman aipatzen dute gehienek. Los Angelesen jaiotako aktoreak zinemaldiaren 60. urteurreneko bigarren Donostia Saria berezia – Oliver Stonek jasoko du bestea – hartuko du irailaren 29an, klausurako galan.

New Yorkeko Actor’s Studio ospetsuan osatu zuen formakuntza. Bere bigarren pelikulak, “The Graduate” (Graduatua) (1967) izar bilakatu zuen. Anne Brancrofftek seduzitzen zuen gaztearen papera egiten zuen Hoffamenek, Simon & Garfunkelek jarritako soinu banda zoragarria lagunduta. Dustin Hoffamenek lehen Oscarretarako izendapena jaso zuen. Lehena izan zen baina ez azkena.

Zazpi aldiz izendatuta, bitan jaso du iruditxoa. Lehen Oscarra “Kramer vs Krarmer” (1979) filmagatik jaso zuen eta bestea, “Rain Man”en (1988) autistarena maisuki egiteagatik. Hori bezala paper desberdin, aurpegi desberdin antzeztu ditu: autista, gizonezko prostitutaren laguna “Mignight Cowboy”n (1969), Watergate eskandalua ezagutzera eman zuen kazetarietako bat (All the President’s Men – 1976-) filmean edo lanean jarraitzeko emakumez janzten den aktorenena (beste Oscar izendapena ekarriko ziona) “Tootsie” (1982) zoragarrian. Hainbeste paper ezberdin eta maisuki burutatakoei esker, Venecian eta Berlinen karrera osoko sariak eskuratu ditu.

Donostian izango du bestea. Zinemaldian lehen aldiz izango da baina ez da lehen aldia Gipuzkoan. Adi bestela “Papillon” (1973) filmaren lehen minutuetako irudietara:

Bai Hondarribia da. Bidasoaldeko herria Frantziako herria bihurtu zuten ihesi nahi duten bi presoren istorioa kontatzeko.

75 urte dituela Dustin Hoffmanek lehen film bat zuzendu du. Adin horretan bere adinekoei zuzendu zaie, “Quartet” filmarekin, opera kantariak izandakoak jaso dituen erretiro etxe baten ingurukoa. Hori proiektatu aurretik jasoko du Donostia Saria. Espero dut bere alboan azken pelikula honetako aktore zoragarrietako baten bat ekartzea. Toronton gehienak izan ditu. Gustura ikusiko nuke nik Maggie Smith edo Pauline Collins esaterako.

Baina kasu horretan igual Donostia Saria dama horiei eman beharko zaie.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Nola etorri zen Hoffman EHra filmatzera
    RT @eitbcom: Gure Dustin Hoffman #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/KfLj8INl

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Gure Dustin Hoffman #PremioDonostia http://t.co/MXT9ahPy @KristinaZA

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online