Tommy Lee Jones, enegarren Donostia Saria

Zinemaldiko aurtengo edizioa berezia egin nahi dute, 60.a izaki. Hain berezia non Donostia Saria entsalada prestatu digute. Ez dugu saridun bakarra izango, lau baizik. Lau, oraingoz.

Tommy Lee Jones aktore estatubatuarra izango da hirugarren Donostia Saria. Askok txalotu dute bigarren mailako aktore lanetan urtetan ibilitako aktore honi saria ematea. Publiko zabal batek “Men in Black” sagan gogoratuko du. Baina lau hamarkadetan zehar egindako ibilbidean baditu kritikoek maite dituzten paper horiek ere. Bere aurpegiera gogorrak gizon gogorren paperak baliatu dizkio: Oscarra irabazi zuen adibidez “The Fugitive” -n marshall zorrotza egiteagatik. “In the Valley of Elah” edo eta “No Country For Old Men” bere aurpegiaren adierazmena itzela zen.

Sona haundiko Harvardeko unibertsitatean, filologia ingelesean bikainki lizentziatu eta berehala hasi zen taula gainean Tommy Lee Jones. Unibertsitatera beka bati esker iritsi zen eta logela partekartzen gerora ezaguna egingo zen mutila izan zuen: Al Gore, presidente ordea. Ordu ezkeroztik lagunak dira eta Gore presidente izateko lehian hasi zenean Lee Jonesek egin zion hasierako hitzaldia. Ez dakigu baina Gore ekologistak ze iritzi izango duen bere lagunak fracking, harriak txikituz lortutako gas teknikaren babeslea izatea. Gore eta Tommy Lee Jonesen unibertsitate urteak hartu zituen adibide “Love Story” pelikularen idazleak protagonista itxuratzeko. Hain zuzen, Tommy Lee Jonesen lehen pelikula da amodiozko istorio hora.

love story

Tommy Lee Jonesi irailaren 28an emango diote saria. Agian hemendik ibiliko da bere beste lagun bat: Oliver Stone, aurtengo Donostia saria berezia. Saria eman ondoren, Tommy Lee Jonesen azken pelikula “Hope Springs” erakutsiko digute.

Zahartzaroan senar-emazteen krisi bati nola aurre egin kontatzen duen komedia honek kritika onak jaso ditu. Eta askok Lee Jones eta bere pantaila kidea Meryl Streep Oscarretako zerrendan jartzen dituzte. Oscarra jaso aurretik iraila bukaeran du zita Tommy Lee Jonesek Donostian.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

3 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |
  2. txitoss
    txitoss at |

    RT @eitbcom: Tommy Lee Jones, enegarren Donostia Saria #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/ShagNeSu

  3. Ispimex
    Ispimex at |

    RT @eitbcom: Tommy Lee Jones, enegarren Donostia Saria #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/ShagNeSu

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online