Gizon baketsua berriro erasoan

Iaz Bilboko Alondegiko Zinemateka hasi zenean, John Ford zinegile estatubatuarraren ziklo batekin eman zioten hasiera. Westernaren maisuaren lehen pelikulak eman zituzten orduan. Orain, hilabete hauetan berriro heldu diote Hollywooden gehien saritu zuten zine zuzendariaren produkzioari. 1950ko hamarkadako filmak emango dituzte. Besteak beste, “Gizon Baketsua” (the Quiet Man), Irlandan girotuta eta John Wayne eta Maureen O’Hara aktore dituen filma.

 

Aitortu behar dut: urteetan maitatu izan dut film hau. John Ford ultrakatoliko eta matxistaren ideologitik oso urrun naiz. Zer esanik John Wayne harroputz horretatik. Atxikitutako trailerra ikusi ondoren harrituta nago: emakumearen aurkako indarkeria uneak baitira. Baina hala ere, berriz ikusiko nuke gustura Irlandara, herrira itzultzen den boxealari ohi honen istorioa. Eta ikusi gainera, oraingoan, pantaila handian.

Aukera hori emango digu asteazken eta ostegun honetan Bilboko Alondegiak. BAtean, 17:30tan eta bestean 20:00. Baina horrekin batean, aste honetan  Ford-en maisu lanetako bat emango dute, “Centauros del Desierto” (The Searchers). Nola ez, berriro John Wayne protagonista duen filma. Asteazkenean eta ostegunean izango da, kasu honetan, lehen egunean 20:00tan eta bigarren egunean 17:30tan.

“Mogambo” eta “Rio Grande” handiak galdu ditugu jada, baina oraindik geratzen dira “La Conquista del Oeste”, “Dos Cabalga Juntos” eta “El hombre que mato a Liberty Valance” maisu lana. Bilbon bazaudate, ez galdu aukera.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Gizon baketsua berriro erasoan #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/kvNnPH4P

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online