Kartelaren esperoan …

Egutegia betetzen ari dira. Donostiako zinemaldiaren 60. edizioa irailaren 21tik 29ra egingo da eta ohi bezala, tantakka ari dira informazioa jakin arazten. Edozein suspense film bezala, giroa berotzen ari dira.

Zinemaldiaren kartel ofizialak zeintzuk izango diren gaur jakitera emango dituzte. Aurretik falta ziren bi zikloen berri eman dute. Jakina zen Georges Franju zinegile frantziarrari zikloa eskainiko ziotela. Orain iragarri dutenez, zinemaldian AEBtako komedia berria eta azken 10 urteetako Zinema Eraikitzen atalean parte hartutako latinoamerikako zinemari errepasoa egingo zaio.

Very Funny Things. Amerikar komedia berria

Komedia Hollywooden tradizio luzea duen generoa dela diote zinemalditik. Eta tradizioari, klasikoei heldu baino, azken bi hamarkadako zine produkzioari heldu diote. Batzuek klasiko bilakatu diren horiek dira, egia esan. Hor dugu besteak beste, Albondigak edo Porky’s film ezagunak. Beste batzuk modernoagoak dira. Esaterako “40 urte eta oraindik birjina” bezalakoak duela gutxi gure aretoetan ikusi ditugu. Ben Stiller, Bill Murray edo eta John Belushi ezagutzera emandako film hauek “gross-cut comedy” deritzan estilokoak dira, umore lotsagabea, tarteka, lizuna den horietakoa. Zinemalditik diotenez, gizartean moldatzen ez diren pertsonaiak, karikaturak irudikatzen dituzte komedia mota honetako filmak.

Ezagutzera eman diren ziklo horretako 30 pelikuletatik hainbatek harridura sortu dute sare sozialetan. Batzuen aburuz, horrelako filmak gaztetxoak zinemara erakartzeko bidea izan daitezke. Edota murrizketen adierazgarri izan daitezke.

Murrizketen eragina ikusten dute askok ere hautatutako hirugarren zikloan. Horretan 18 proiektu latinoamerikar ikusi izango dira. Hain zuzen, azken 10 urtetan Zinema Eraikitzen lehiatu direnak eta horri esker, filma bukatzeko aukera izan dituzten proiektuak. Artxibotik tira egin dutela diote sare sozialetan.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Kartelaren esperoan … #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/EVDWNmco

  2. Idoia
    Idoia at |

    #60Zinemaldia2012 RT @KristinaZA: RT @eitbcom: Kartelaren esperoan … #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/QUt0Tfid

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online