Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Gizon baketsua berriro erasoan

Iaz Bilboko Alondegiko Zinemateka hasi zenean, John Ford zinegile estatubatuarraren ziklo batekin eman zioten hasiera. Westernaren maisuaren lehen pelikulak eman zituzten orduan. Orain, hilabete hauetan berriro heldu diote Hollywooden gehien saritu zuten zine zuzendariaren produkzioari. 1950ko hamarkadako filmak emango dituzte. Besteak beste, “Gizon Baketsua” (the Quiet Man), Irlandan girotuta eta John Wayne eta Maureen O’Hara aktore dituen filma.   Aitortu… Read more →

Kresalaren usainpean

Ia 40 urtez jatorrizko bertsioan zinea eman ondoren, Donostiako Kresala zinekluba bertan behera geratuko zen beldur ginen zinezale askok. Sortzaileek iaz bukatu zuten euren ibilbidea. Baina talde berri batek bere gain hartu du astelehenero zinea eskeintzeko lan hori. Eta hartu gainera, publikoarekin ezbaia lantzeko gogoarekin. Horren lekuko astelehen honetako saioa. Gaur “The Frost” filma eman behar dute eta horretan makilajea… Read more →

Zinemaldikeriak

Zinemaldikeriak

Behin Jeanne Moreau elkarrizketatzea egokitu zitzaidan. Donostiako zinemaldiko epaimahai buru zen eta Canneseko zinemaldiarekin aldaratzeko eskatu nion – Buñuelen musa izandakoak Frantziako zine jaialdiaren epaimahaia kudeatu zuen. Moreauk zera esan zidan: “Donostiakoan jendearen partehartzea harritzen nau. Zinezale arruntek betetzen dituzte aretoak”. Canneseko zine industriari zuzenduta dago. Filmak erosi nahi dituztenak eta kritikariak izaten dira nagusi ilunpean. Beraz gurea demokratikoagoa da…. Read more →

Confianza online