Irailean Donostian egiten den Zinemaldiak du entzutea. Oihartzun gero eta zabalagoa izaren ari da hil honen bukaeran ospatuko den Giza Eskubideen zine erakustaldia. Eta abarrotsa sortzen du urria bukaeran izaten den fantasia eta beldur asteak. Baina xume xume jada 36 edizio bete dituena Donostiako Itsaspeko Zinema Nazioarteko Zikloa da.
Gaur hasi eta larunbata bitartean, ur azpiko bizitzaz kontzientzia sortzeko 42 dokumental izango dira ikusgai. Eta horien artean, aurten nobedade asko daude. Batetik, metraje desberdineko filmak izango dira estrainekoz. Egunero ere estrainekoz film bat euskara hutsean emango dute. Eta lehen aldiz ere, galegoz egindako film bat izango da ikusgai. Hortaz gain, ez da faltako mundu mailako estrenaldi bat ere: Andaman itsasoan grabatutako “Thailandia” filma.
Beti bezala doan izango dira proiekzioak, Andia kaleko Kutxaren aretoan. Goizeko 11tan eta gaueko 20an izango dira ikusgai filmak. Pelikula irabazleek euren saria jasoko dute estrainekoz Aquarium-en egingo den ekitaldi batean.
RT @eitbcom: Zinezale urpekariak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/wP8nVtsE