Kimu berdeen uzta oparoa

Nire lehen post-a. Lehen idatzia zinemari eskeinatako blog honetan. Eta estrainekoz ekiteko, zinegileek eurek hasteko jorratzen duten eremuan arituko naiz: film laburretan. Izan ere, Euskadiko Filmategiaren Kimuak ekimenaren uzta berria, 14garrena, oparoa baitator. Maila altuko hautaketa da.  Kimu berdeak dira, gure zinemak lore gehiago eman dezakelaren seinale, ondo elikatuz gero.

Berdea aipatu dut, baina beste kolore bat gailentzen da: beltza. Inoiz osatu duten sorta beltzeena prestatu dute, hautatzaileek beraiek aitortzen dutenez. Drama nagusi baita 9 film labur hauen artean. Drama hutsa da esaterako “Zeinek gehiago iraun”. Urteetan komikigile izandako Gregorio Murok forman kolorez betetako istorioa tristea osatu du.  Murok Goya sarietako bat, Espainiako zine sarietako bat irabazi dezake, animaziozko film labur onena sailean.

Umorezko printz bakanetakoak aldiz “Lagun mina” pelikulan.                         Joxe Mari Goenagak umore finezeuskaldunen adiskidetasun mitifikatua hankaz gora jarri du.

Lagun mina (Hasiera/Inicio) from Moriarti on Vimeo.

Aurtengo katalagoa beltza datorkigu gainera genero horietakoa baitira hautatutako 2 filmak. Eta zuri-beltzean grabatu dituzte 2 pelikula ere.  “She’s Lost Control” bikaina azpimarratu nahi nuke. Haritz Zubillaga zuzendariak 30 sari baino gehiago irabazi zituen aurreko film laburragatik, “Las Horas Muertas”. Orduan errodatzen duen maisutasuna agertu zuen eta berriz agertu du ingelesez filmatutako thriller honetan. Kontrola galdu zuen emakumearen istoria sariak jasotzen hasi da, esaterako Zinebi saria.

Aipatzekoa da  edizio honetatik Kimuak ekimenak babesle berria duela: Etxepare institutua. Ziur naiz kanpora begira promoziorako lanabes inportantea izango dela. Nazioarteko zinemaldietan eta euskal etxeetan. Baina Kimuak eta edozein euskal film laburren hutsunea gurean da. Hainbat zinemaldi edo zine-klubetik kanpo ez dira film laburrak ikusten. Gure areto komertzialek apenas programatzen dituzte. Eta horrela oso zaila zaigu ikusleei Kimuak 2011ko hautaketa bat bezala disfrustatzea.

“She’s Lost Control”, un corto de Haritz Zubillaga from [ The House of Films ] on Vimeo.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. La Noche de...
    La Noche de... at |

    Kimu berdeen uzta oparoa http://t.co/fz329J6Z

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Kimu berdeen uzta oparoa #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/djOx4Ezs

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online