Sexualitatez, pastelez eta beste kontuez

Zinema soziala. Barrenak astintzen duen horietakoa ikusgai Lapurdin. Pariseko Giza Eskubideen nazioarteko zinemaldiko filmen sorta bat asteburu honetan eskeini ondoren, Biarritzeko Le Royal zinemak beste eskaintza bereziak dakarzkigu egun hauetan.

Batetik, XYSEX sexualitateen astea antolatu du. Gaur adibidez “Elles” eta “Notre Paradis” (Gure paradisua) filmak ikusgai izango dira. Hautatutako prostituzioa eta gizonezkoen prostituzioa gai duten bi pelikulak. Bihar berriz, “Shortbus”, sexualitate ezberdinak bizitzeko eta dastatzeko New Yorkeko klub baten istoria ikusgai izango da. Hiru filmeetarako txartelak 10 eurotan eskuragai.

Kasu guztietan, pelikulen ondoren, ezbaiak izango dira zine aretoetan. Astea besteak beste, AIDES, Ihesaren aurkako Frantziako elkartearekin eta sexu langileen sindikata, STRASSekin antolatu baitute.

Bestetik, Serge Gainsbourg abeslariari buruzko dokumentala aurrestreinatuko du asteartean, bihar. Je suis venu vous dire … filman, Gainsbourg beraren eta Jane Birkin-en hitzak jaso dituzte. Belarriak gozatzeko aukera izango da baina ez bakarrik. Dastamena eragiteko aukera ere izango da. <strong>”Les puits d’amour de Xabi” gozotegiak euren pastela eskainiko baitu sarrera txatelarekin batera. Balentin deuna ospatzeko.

Article written by

One Response

  1. La Noche de...
    La Noche de... at |

    Sexualitatez, pastelez eta beste kontuez http://t.co/2GLHTniG

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online