Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Cesar artista bat da

Gelditu gabe dago. “The Artist” (Artista) zine mutuari omenaldi gustagarria sariak jaso eta jaso dabil. Bihar Oscar sarietarako faboritoa da. Baina lehenik profeta izan da bere lurraldean. Film frantses honek 6 Cesar, Frantziako Zine Akademiaren sari nagusienak eskuratu zituen ostiralean Parisen egin zen galan. Horien artean, Frantziako film onena iritzi zioten. Donostiako Zinemaldian ikusgai izan genuen, kritikak eta publikoak, biek… Read more →

Oscarrak pantaila handitik

Oscarrak pantaila handitik

Planik bai Otsailaren 26tik 27ra doan goizalderako? Ohikoa ezta? Lo egin, astea ganoraz hasteko. Baina badira igandetik astelehenera doazen ordu horiek esna, telebistara begira pasako dituztenak. OSCARren gau luzea, Oscar sariak banatzen diren gaua da eta zinezale asko Hollywoodera begira izaten dira. Askok bakarrik, batzuek lagunekin egingo dute telebistara  itsatsitako gaubela hori. Zinezale donostiarrek  eta gipuzkoarrek aukera berria  dute. Donostiako… Read more →

Zinema munduak zitalak maite ditu

Nola diren sari banaketak. “No habrá paz para los malvados”, Enrique Urbizu bilbotarraren thriller-a Donostiako zinemaldian izan zen. Baina ez zuen maskor bat bera ere jaso. Atzo ordea Goya sarietako garaile nagusi izan da. 14 izendapen zituen eta 6 iruditxo eskuratu ditu, tartean nagusienak. Espainiako Zine Akademiako kideen aburuz iazko pelikula onena izan da eta Urbizu zuzendari onena. Urbizuk Michel… Read more →

Shakespeare, Italia eta hartzaren besarkada

Sariak partitu ditu zinemaldi handienen artean urtean lehena izaten dena: Berlinalek. Eta 62garren edizioak saritu heldutasuna eta gaztetasuna saritu ditu. Zinemaldi alemaniarraren sari nagusia, Urrezko Hartza, 83 eta 81 urteko bi gazteei eman diete, Paolo eta Vittorio Taviani. “Cesare deve morire” (“Cesar hil behar du”) filmagatik jaso dute saria konpromezua aburutzat eta gizakiaren bindikazioa lelotzat izan ohi duten Taviani anaiek…. Read more →

BaFta sariak, Frantziako F-z idatzi diren britaniar sariak

Bi aste gogorrak datoz zine munduarentzat. Zine aretoetarako txartelak gehiago erosteko pizgarriak izan daitezken sarien boladaldian sartu baikara. Otsailaren azken igandean OSCAR sari ezagunak banatuko dira. Astebete lehenago GOYA, Espainiako zinemaren sariak. Eta pasaden igandean, Britaniar Akademiaren iruditxoak, Baftak partitu dira. Eta britaniarrek ez dut “chauvinismo” rik agertu. Pelikularen onenaren saria “The Artist“ film frantziar-belgikarrari eman baitiote. Zinemaren hastapenen omenaldia… Read more →

Sexualitatez, pastelez eta beste kontuez

Zinema soziala. Barrenak astintzen duen horietakoa ikusgai Lapurdin. Pariseko Giza Eskubideen nazioarteko zinemaldiko filmen sorta bat asteburu honetan eskeini ondoren, Biarritzeko Le Royal zinemak beste eskaintza bereziak dakarzkigu egun hauetan. Batetik, XYSEX sexualitateen astea antolatu du. Gaur adibidez “Elles” eta “Notre Paradis” (Gure paradisua) filmak ikusgai izango dira. Hautatutako prostituzioa eta gizonezkoen prostituzioa gai duten bi pelikulak. Bihar berriz, “Shortbus”,… Read more →

Kimu berdeen uzta oparoa

Kimu berdeen uzta oparoa

Nire lehen post-a. Lehen idatzia zinemari eskeinatako blog honetan. Eta estrainekoz ekiteko, zinegileek eurek hasteko jorratzen duten eremuan arituko naiz: film laburretan. Izan ere, Euskadiko Filmategiaren Kimuak ekimenaren uzta berria, 14garrena, oparoa baitator. Maila altuko hautaketa da.  Kimu berdeak dira, gure zinemak lore gehiago eman dezakelaren seinale, ondo elikatuz gero. Berdea aipatu dut, baina beste kolore bat gailentzen da: beltza…. Read more →

Confianza online