Eman berri dituzten datuen arabera, Angelina Jolie protagonista duen Salt filma izan da asteburuko ikusiena gure zinemetan. Hain zuzen ere, 1.810.000 euro lortu ditu filmak bere estreinaldiko asteburuan, Espainiako Estatuan. Bere atzetik geratu dira Origen, Centurión eta Toy Story 3.
Europan zehar dabil orain aktore ezaguna filma promozionatzen eta esan duenez, horrebeste gustatu zaio film hau egitea, bigarren zatia errodatzeko prest egongo litzatekeela.
Orain arte egin dituen akziozko filmekin alderatuta, “ezberdina” dela Salt uste du Joliek: “Egin ditudan beste akziozko filmak fantasian oinarrituta zeuden, baina hau benetako istorio batean oinarritzen da eta horrek asko aldatzen ditu gauzak. Izugarri gustatu zait pertsonaia horren barruan sartzea”.
Ez galdu trailerra, oraindik filma ikusi ez baduzu!!
Anjelina Jolieren ‘Salt’, asteko film ikusiena http://bit.ly/c4nmIY
RT @CarteleraEITB: Anjelina Jolieren ‘Salt’, asteko film ikusiena http://bit.ly/c4nmIY