Urtebetetze eguna dugu gaur. Duela bost urte gaurko egun batez, “Pantaila Handian“ bloga sortu zitzaigun. Zinemaz euskaraz mintzatzeko. EITBren webgunean “Zinemako Estrenaldiak” blogak zuen lekua hartu zuen. Lehen garrasia “Kimuak” programari buruzko post bat izan zen. Argi utziz areto komertzialetara iristen den zinetik kanpoko uretan murgilduko zela.
Ez zen desiatutako seme-alaba izan. Ezta luze mamitutako proiektua. Kaleko kazetaria lana denboraldi batez alboratuta nuelako idazteak sortzen zidan nostalgia pasioa dudan zinemarekin uztartzeko aukerak sortutakoa baizik. Urte hauetan saiatu naiz umetxoa ahal bezain hobeto hazten eta hezten. Ez da lan erraza izan. Blog batek tarteka eskatzen duen azkartasunak, zinemaldietan film artean idatzi beharrak edo lanegun luze baten ondoren nekatuta posta bukatu nahiak hainbatetan akatsak, edukierazkoak eta gramatikalak sortu dizkit. Barkatu hutsegiteak.

Haurtxoak esneko hortzak atera orduko munduan elkarrizketak egiten jarri nuen. Hartara Rithy Panh kanbodiarra (“L’image manquant“), Patricio Guzmán txiletarra (“El Botón de Nácar“), Rubén Östlund suediarra (“The Tourist“), horien guztien adierazpenak euskaraz irakurtzeko aukera izan dugu. Azken hilabeteetan Eugène Green (“Hitz Egin“) franko-estatubatuarra eta Whit Stilmann (“Love and Friendship“) estatubatuarraren burutazioak euskalduneei hurbiltzeko ere aukera izan du.

Hurbilekoan artean haurrari ilusioa egin “Loreak“ Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartuko zuela baiestatu zutenean Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarekin lehen elkarrizketa publikatu izanak. Edota emergentziazko bat Asier Altunarekin egiteak hurrengo urtean “Amama“rekin gauza bera gertatu zenean.

Ahaztekoa ere Josean Bengoetxea 2014ko Donostia Zinemaldiko atarian izandako solasaldia zinemaldi horretan film gehien zituen aktorea baitzen. Hegoafrikan lan egiten duen Pablo Pinedo edo Alemanian bizi den Ion de Sosa hurbiltzeak. Dozenaka zinegile pasa da hemendik. Guztiei eskerrak.
Bidailagun artean tarte berezia merezi dute Kresala Zineklubak, FASek, Ozzinemak eta Zineklub Gernikak. Euren egitarau eskeintzen digutelako. Eta Zinegin, eurena bidaltzen digutelako. Txiki oraindik bloga nazioarteko zinemaldietan izan dugu. Cannesen, Londresen edota Sevillan eta Semincin. Egunotan Berlinalen izango duzue. Ea zeozer publikatzeko gai den.
Haurraren lehen urteak nahiko bakartiak izan dira. Ohiko komunikabideez kanpo apenas euskarazko medio elektronikoetan. Argiako bloga edo Sustatun. Duela pare bat urte zine.eus agertu zitzaigun. Urte berrian Zinema uneak. Guztiei ongietorri. Bukatzeko bakarkako ama batek elikatzen duen haurra bada hau, Eib.eus-en lantalde handia dago gu babesten. Euren lana goraipatu gabe ezin bukatu. Eta nola ez jarraitzaile zaitugun horri. Mila esker gurekin bidaia egiteagatik.
Please comment with your real name using good manners.