Emakumeen hilabetea izango dela esan didate Kresalatik. Pelikula gehienek emakumeak baitituzte protagonista: zuzendaria emakumea delako edo/eta gaia emakumeen inguruan da. Hortaz gain, dokumentalari egiten dioten tartetxoa era izango du Donostiako zineklubak.
Hasteko gainera gaur bertan homosexualek Frankismoan jasandako errepresioa gogoratzen digun dokumentala izango da ikusgai. Javi Larraurik filmatutako “Testigos de Un Tiempo Maldito” emango da arratsaldeko 19:30tan. Dokumentala aurkezteko EGHAMeko Josetxo Quiroga izango da aurkezle.
Beste dokumental bat emango da hemendik bi astetara. Bertha Gaztelumendi kazetariak egindako “Tximeletak Burdinean“. Ordubetez indarkeri mota desberdinen biktimen testigantza entzuten dira. Euskal Herriko biktimen testigantzak dira baina nazioarteko beste konfliktoen adituak ere aditu daitezke. Zuzendariak, Bertha Gaztelumendik, aurkeztuko du saioa.
Beste kazetari batek, Begoña Ameztoyk proposatu zuen datorren astean ikusiko den filma. Berak jendeaurrean komentatuko du gainera “Inchallah Dimanche” (“Igandean, Jainkoak nahi badu”) film aljeriarra. Frantziara gizonarekin eta familiarekin bizitzera joan beharko duen emakume baten istoria. Sufritzen dituen integrazioa arazoak eta horiek gainditzeko egindako irudikatzen ditu pelikulak. Zuzendariak, Yamina Benguiguik bere filmetan generozko gaiez hitzegiten du. Yaminaren aita Aljeriako mugimendu independentistaren buruetako bat izan zen. Frantziara ekarri zuten preso eta alaba Lille hirian jaio zen. Egun Yamina François Hollanderen gobernuan dago.
Hilabetea bukatzeko, Bertrand Bonellok duela bi urte filmatutako “L’Apollonide – Souvenirs de la Maison Close” film frantziarra emango dute. XX. mendearen atarian, putetxe baten istorioak kontatzen digu filmak. Cannesen lehiatu zen eta komunikabideetako batek “film feministatzat” jo zuen.
Please comment with your real name using good manners.